Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orrialde 1 iz orri baten, eta batez ere liburu baten orrien aldeetako bakoitza; orrialde batean idatziriko testua. ik plama.

Hogei bat orrialde ziren, hainbat ataletan banatuak, bakoitza bere sail eta azpisailekin, denak letra beltxez, kurtsibaz, azpimarrez, tarte xuriez eta ordenagailuak gisako lanei ekartzen dizkien gainerako miragarriez hornituak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 147. orr.

Lau orrialde ditu haren aurreneko memorandumak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 195. orr.

Nire alabari buruzko txostena bi orrialdekoa da. Berria - Gaiak   2004-02-15

AGko lege ordezkariak aurkeztutako 62 orrialdeko helegitea izan zuten mahai gainean magistratuek. Berria - Harian   2005-04-01

Guztira 320 orrialde direnez, bukatu egingo dut. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 306. orr.

"Izkribuak hamaika orrialde ditu, holandarra deitzen den tamainakoak... Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 11. orr.

-Hemen daukak -esan zidan horretan osaba Felipek, orrialde bakarreko paper bat eskuetaratzen zidalarik-. Txillardegi   «Putzu» - 77. orr.

Hiru orrialde irakurri zituen. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 82. orr.

Gero, poemaren lau edo bost orrialde berrirakurri zizkidan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 162. orr.

Umetan irakurritako liburu bakoitzeko orrialde bakoitzaren lehen eta azken lerroa esaten zituen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 418. orr.

Txostena lau orrialde lerro estuez polito beteek osatzen dute. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 260. orr.

Alfred North Whiteheadek idatzi zuen bezala [...] Platoni orrialdearen behealdean eginiko oharren segida bat baino ez da Europako filosofia osoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 96. orr.

Orrialde hauek zer kontatzen didate? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 39. orr.

Orrialde erdi; ez dut ezer ulertu. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 16. orr.

Biografia eder bat, eta orrialde bete eskela egunkarian. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 281. orr.

Jihad Islamikoak eta Ansar Al Zauhiri talde islamistek hil egin zituztela adierazi zuten herenegun Interneteko orrialde banatan. Berria - Mundua   2004-09-25

Horrelakoetan beti orrikatu ohi zuen liburua aipaturiko orrialdeen bila. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 175. orr.

Baina egia da, baita ere, horiei leku egiteko zientziari buruzko beste albiste batzuk desagertu egin direla egunkarien orrialdeetatik. Berria - Gaiak   2004-07-18

Orrialdeak pasa eta pasa aritu zen, eta halako batean garrasi egin zuen. ik orri 12. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 111. orr.

Irakurri 44. orrialdeko pasartea. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 62. orr.

Frantsesez idatzitako liburu argi eta interesgarria (270 orrialde, 16 euro). Herria   2004-04-29

64 orrialde ditu eta bi idazleren oharrak agertzen dira bertan. Berria - Kultura   2004-05-19

Fonologia sistema batez oro har jabetzeko ik eraskinaren 67. orrialdea. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 61. orr.

2 (izenondoekin)

Aparatua eseki, eta, urduri, Orrialde Horietan bila hasi da. Iban Zaldua   «Traizioak» - 82. orr.

Orrialde zurien ondorengoetan, hasteko eta behin, Duranek 1939ko apirilaren 28a arte Valentzian segitu zuela dio. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 204. orr.

Bat-batean orrialde zuri-zurian islatzen den argia. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 192. orr.

Orrialde zahar erabili baten gibelaldean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 66. orr.

Pentsamendu lore hori batez apainduriko orrialde satinatu batean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 371. orr.

Bizkor itzuli zen Cris, hiruzpalau orrialde fotokopiatu zekartzala. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 48. orr.

Orrialde bakarreko adierazpen laburra. Berria - Harian   2006-03-23

Orrialde osoa neska baten aurpegiak hartzen du. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 107. orr.

Luze aritu dira irrati-telebistak, orrialde osoak behar izan dituzte egunkariek. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 31. orr.

Bi orrialde bete Ekuadorren gainean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 92. orr.

Denouiex jaunari buruzko informazioa irakurri nuen, orrialde betekoa. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 169. orr.

Armeniaren eta Sobiet Batasunaren arteko gerran kronikari ibili zen, eta orrialde erdiragarriak utzi ditu idatzirik. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 148. orr.

Asteazkenean, orrialde interesgarria egunkari honetan. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 202. orr.

Horrek orrialde interesgarri eta harrigarri asko lortzeko bidea eskainiko dizu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 341. orr.

Lau orrialde ia ulertezinetan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 371. orr.

Ordenagailuaren aitzinean orenak egiten zituen, prentsaren miatze azkenerainokoan, adiskideekin txiste-trukean edo orrialde pornoetan. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 50. orr.

Coalition casualty count erakundearen Koalizioko biktimen kontaketa orrialde elektronikoan gatazkan hildako atzerritarren datuak aurki daitezke. Berria - Harian   2005-01-30

Kaliforniako politikaren orrialde zikin bat da, Tom Mooneyren trikimailua bezain zikina. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 160. orr.

Guadalajara totalitarioen historiako orrialde beltza izango duk, behin eta betiko. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 58. orr.

3 (izenlagunekin)

Plastikozko orrialde batean, jatetxearen berezitasunen argazki koloretsuak aurkeztuak ziren. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 139. orr.

Ez dut batere eragozpenik aitortzeko baliozko orrialde batzuk lortu dituela. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 187. orr.

Horra zer irakur daitekeen lehen orrialdean. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 35. orr.

Egunkariek aurreneko orrialdean eman zuten berria, letra lodiz idatzitako izenburuekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 58. orr.

Ikusi denez, aurreko orrialdeetan hausnarketa bat egin nahi izan dut XX. mendeaz. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 189. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidean, eskuetan neraman orrialde sorta distraituki zabaldu eta irakurtzen hasi nintzelarik, bihotzak palasta egin zidan, lehen esalditik ohartu bainintzen zeinen ezagun egiten zitzaidan ahots hura. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 14. orr.

Ohar solteak soilik idazten dituzte, iruzkin xume diruditenak klasikoen orrialde ertzetan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 199. orr.

Ordu erdi darama egunkariak partidari buruz dakarren orrialde zatia behin eta berriro irakurtzen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 68. orr.

Funtsean, datu hauek ematen ditugu: egilea, obra eta orrialde zenbakia. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 21. orr.

Gaia: Zientziaren filosofia; orrialde kopurua: 108. Berria - Kultura   2004-02-05

Arrazoimen hutsaren kritika ohiko moduan aipatzen da 1781eko argitaraldiaren orrien zenbakiei aurretik A hizkia gehituz eta 1787ko bigarren argitaraldiaren orrialde-zenbaketari aurretik B hizkia erantsiz. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 12. orr.

Aurtengo azokarako bi orrialde-markatzaile diseinatu ditu Mattinek. Berria - Kultura   2006-04-19

· Horretarako darama irakurri ezin duen egunkari orrialde puska hori. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 209. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egunkari orrialde zaharrak, poetaren ekitaldien berri ematen dutenak. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 261. orr.

Gordeta neukan egunkari orrialdea bilatzeari ekin nion. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 36. orr.

Hartzen du egun hartako egunkaria mahai gainetik, zabaldu kirol orrialdeetan, eta Mikel Arreseri buruzko erreportajea erakusten dio. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 163. orr.

Meteorologia orrialde eta azaleko mapetan abisatzen hasi diren hotzalditxoaz jabetu ote haiz, bada? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 129. orr.

Tokioko egunkari bateko kultura-orrialdearen erdi-erdian, argazki bat ageri zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 58. orr.

Prentsa orrialdeak, alegia. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 223. orr.

6 web orrialde ik web.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egunkariko orrialde (4); lehen orrialde (4); liburuko orrialde (6)

orrialde bakar (3); orrialde bakarreko (4); orrialde bakoitza (3); orrialde bakoitzak (3); orrialde bakoitzean (4); orrialde berezi (3); orrialde berri (4); orrialde berri bat (3); orrialde bete (7)

orrialde elektroniko (3); orrialde elektronikoan (3); orrialde eskaini (3)

orrialde idatzi (5); orrialde irakurri (5); orrialde izango ditu (3); orrialde jakin (3); orrialde kopurua (21)

orrialde oso (12); orrialde oso bat (9); orrialde osoa (6); orrialde osoak (8); orrialde sorta (6)

orrialde zuri (9)

web orrialde (11); web orrialde batean (4)

lehen orrialdea (6); lehenengo orrialdea (3); orrialdea pasatu (5); orrialdea pasatzean (3); orrialdea zuri (3); web orrialdea (6)

azken orrialdeak (4); barruko orrialdeak (4); kirol orrialdeak (3); lehen orrialdeak (5); orrialdeak begiratzen (3); orrialdeak irakurtzen (5); orrialdeak pasa (5); orrialdeak pasatu (3)

azken orrialdean (12); bere lehen orrialdean (3); bigarren orrialdean (6); lehen orrialdean (35); lehenbiziko orrialdean (3); lehenengo orrialdean (5); orrialdean ageri (3); orrialdean ikusi (3); orrialdean zabaldu (3); orrialdean zabalik (3); web orrialdean (7)

azken orrialdearen (3)

orrialdeen artean (6); orrialdeen bila (3)

aurreko orrialdeetan (9); azken orrialdeetan (6); azkeneko orrialdeetan (3); barruko orrialdeetan (3); hurrengo orrialdeetan (5); lehen orrialdeetan (8); ondoko orrialdeetan (7); web orrialdeetan (3)

orrialdeko aldizkari (3); orrialdeko autoan (4); orrialdeko dokumentu (5); orrialdeko dokumentua (3); orrialdeko dokumentuan (3); orrialdeko lana (5); orrialdeko liburu (29); orrialdeko liburua (6); orrialdeko liburuxka (5); orrialdeko obra (4); orrialdeko txostena (4)

hurrengo orrialdera (3)

lehen orrialderako (3)

orrialdetako liburu (4)

azken orrialdetan (3); edozein orrialdetan (5); orrialdetan zehar (7)

lehen orrialdetik (5); lehenengo orrialdetik (4); orrialdetik gorako (3)

orrialdez orrialde (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus