Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

instalatu, instala, instalatzen 1 du ad makina, zerbitzu edo kideko bat, dagokion tokian eta funtzionatzeko eran ezarri.

Holakoetan teleskopioa instalatu eta arratsalde osoa ematen du begira. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 198. orr.

Bost espazio agentziak hitzarmena egin dute, 2010. urterako estazioan falta diren laborategiak instalatzeko eta bertan astronauta gehiago bizitzen jartzeko . Berria - Gaiak   2006-03-04

18 MWeko haize errotak, bederatzi guztira, instalatuko ditu. Berria - Ekonomia   2004-04-21

Eta horra hor zergatik instalatu zen, 1812an uste dut, ontziolan dagoen sokategi handia, nik hainbeste mesprezatu nuena. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 128. orr.

Eta ur beroa eta hotza instalatu zituen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 289. orr.

Plastikozko oihal baten azpian, mahai txiki bat instalatu zuten eta jatetxe inprobisatu horretan hiru gizon ari ziren eltzekari baten irensten. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 164. orr.

New Yorkeko kaleetan instalatutako megafonian. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 59. orr.

Ez da software berezirik instalatu behar. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 43. orr.

Aipagarria da nola amak enbrioiarentzat instalatzen duen aurre-atze ardatza amaren aurre-atze ardatz bera den. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 64. orr.

Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko informatika sistemak instalatzea eta mantentzea. Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Ordenagailuan instalatzen den edozein programaren oharrak arretaz irakurri. Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Automatikoki instalatzen da artxibo hori sistema eragilean. Berria - Gaiak   2004-06-17

RealPlayer, ordea, norberak jaitsi eta instalatu behar du makinan, bideoak ikusi ahal izateko. Berria - Ekonomia   2004-02-01

· 2 da ad kokatu.

Kolonizazioaren historiaz eta han instalatutako lehen familiez hitz egin zuen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 111. orr.

Bisitatik egun batzuetara, Margarita, Andres eta Luis etxean instalatu ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 151. orr.

Lagunak instalatuak ziren anartean, nor fardo baten gainean ene gisa, nor zoruan zegoen zelaren baten gainean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 216. orr.

Setiatuak nahiko eroso instalaturik baitaude, oraindik, hirian. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 35. orr.

Bertan instalatu zen feriatik feriako nomaden tropa. Berria - Kultura   2004-11-17

Izan ere, ugalketa eta sexualitatea, izaki bizien bihotz-bihotzean instalatuak egoteaz gainera, orobat daude kokaturik, giza espeziean, kultura izadiarekin uztartzen den puntu horretantxe. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 147. orr.

Nire eginkizunean instalaturik nago azkenik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 39. orr.

Bitsustasunaren atzean bere bertutean ondo instalaturik dagoenari. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 116. orr.

Logika zentrifugoan instalatuta, erdiguneari ekiteko oso garai ilunak bizi ditugu. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus