Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

odoluste (orobat odol uste eta odolustutze g.er.) 1 iz eri bati zaina irekitzea odol kopuru jakin bat ateratzeko.

Hurtadok odoluste bat egin zion besoan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 234. orr.

Denbora hatzen artean ihes egiten sentitzen nuen, gorputzetik itzurtzen minutuz minutu, odoluste jadanik geldiezin bat bezala. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 184. orr.

Eleberriak Donostiako Konstituzio Enparantza laukizuzena zezen-plaza biribil bilakatu eta etakide baten azken ehun metroak kontatu zizkigun, odoluste geldoa, hil arte. Berria - Kultura   2006-02-11

Heriotzarainoko odol hustea zela, horra nik neuk esan nezakeen bakarra. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 159. orr.

2 odol asko isurtzea.

Drake aipatu zuen, eta hark egindako lapurretak eta odolusteak deabruaren lanak zirela esan zuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 145. orr.

Bosniako tropa serbiarrak Srebrenican sartzen baziren, odoluste bat izango zela esan zidan, bi armaden artean gorroto handia zegoelako. Berria - Harian   2006-03-12

Irakekoa egun gori-gorian dagoen gatazka da, odoluste handia izaten ari da bertako petrolioa gutiziatzen duten Estatu Batuentzat, eta oso zaila da modu objektibo batez han gertatzen denaz hitz egitea. Berria - Kultura   2006-01-11

Baina prebentzio faltarekin ez ezik, kontratazio politikekin lotu zuen [CCOOk] «odoluste gordina». Berria - Ekonomia   2006-02-03

3 irud/hed

XIX. mendean alabaina, ekonomiaren beherakadak eraman gaitu jendetzearen erdia galtzera, eta XX. mendean ez dugu jakin herriaren odolustea geldiarazten, ez aterabide berriak asmatzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 119. orr.

Sestaoko ontziolaren odolusteak milaka lanpostu desagerrarazi ditu jada. Berria - Ekonomia   2004-09-30

Estatu Batuetako ekonomiaren pisua kontuan izanik, kapitalen merkatuen halako odoluste batek, nahitaez ekarri behar zuen epe luzera interes-tasak izugarri handitzea eta kaudimen txikieneko zordunak baztertzea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 90. orr.

Diezek berretsi du Jaurlaritzak bere gain hartu beharko dituela Espainiako Gobernuak Euskal Herrian dauzkan enpresa publikoak, «odolustea etengo badu. Berria - Ekonomia   2004-10-21

Espainiako eta Frantziako legediek jasotzen duten komunikazio eskubidea erabili ahal izateko, euskal presoen senide eta lagunek izugarrizko odoluste ekonomikoa pairatzen dute. Berria - Euskal Herria   2004-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

navalen odolustea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus