Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pikarrai 1 izond ipar biluzia, gabetua.

Zer dio herresta eta pikarrai honek! ba ahal dakizu gaurko mendean ez dela sekula aski! ororen buru gure zergetarik tiraka ari da estatua. Itxaro Borda   «Hiruko» - 123. orr.

Lege eta jainkorik gabeko cow-boy deabruek edo berrehun kilometro eskasetan zegoen Mexikoko mugatik etorri gosaio pikarraiek ardiak ebasteko raid delakoak antolatzen zituzten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 37. orr.

Fatiharen ohean luzadan kausitu nintzen handik laster, mineraltasunaren gau pikarraien behialako amodioen xendak berriz ireki asmoz. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 190. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ezkontza gauean, Maitek, pikarrai ohe gainean etzanda, bihotza pozaren pozez dardarka zeukan. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 117. orr.

Betiko historia zen: etxekoen lurrak uzten ziren ber, diruaren irabazteko zen, "jaun" edo "andere" errespetatua bihurtzeko, ez pikarrai egoteko, balio gutxiko eztabaida hutsaletan zinpurtuz. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus