Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaitzitu, gaitzi(tu), gaitzitzen 1 zaio ad norbait, gogoko ez duena edo iraingarritzat hartzen duena gertatzean, mindu edo haserretu. ik gogotxartu; disgustatu.

Ahalketia zara ordea, eta hori gaitzitzen zaizu!   - 343. orr.

Haren aurpegiak erakutsi zigun gaitzitu zitzaiola gure ezetza. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 89. orr.

Hori ikusi eta erabat gaitzitu zitzaien hinduei. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 184. orr.

Eta bere esanari aitor ematen ez diozula nabaritzen duenean, ez zaizu gaitzituko. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 74. orr.

–Ez dut ezer ulertzen! -gaitzitu nintzaion. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 12. orr.

Baldin nire partitzea gaitzituko balitzaio Valmont jaunari, balitekeena, ez ote ninduke Parisa aiseki segituko?   - 125. orr.

Ez bide zaio gaitzitu Txomin memento batez solasaren haritik baztertzea. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 43. orr.

Ez zitzaidan haserretu, ez gaitzitu, nik uste bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 513. orr.

Beste gizon guztiz leialen ospeari eta ohoreari gaitzitu gabe. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 116. orr.

Zer haiz harroa, esan nion neure buruari gaitziturik, ahaztu egin zaik nolakoa hintzen atzo arte! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 314. orr.

· 2 da ad

–Ez Jakin gabe egonen al naiz, ba –erantzuten dio Gérard-ek Kattalini pixka bat gaitzitu dela ulertaraziz. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 101. orr.

Bezero elbarria ez da, baina, gaitzituta dagoen bakarra: ezein bezerok ezin ditu kontsulta liburuak erabili, ahalegin gizagaindiko bat eginez ez bada. Berria - Kultura   2004-08-14

Baina apur bat nahasia zirudien, gaitzitua ez esatearren. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 144. orr.

Gaitzitu erre nintzen, lehentasuna alde neukalako eta gasna euskaraz eskatzeagatik, tribuaren hari hautsiaren ondorioz neure kontsumitzaile eskubideaz ere desjabetua izan nintzelako. Itxaro Borda   «%100 basque» - 20. orr.

Batzutan gaitzitzen niz bainan ez dut erakusterat emaiten. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 46. orr.

Katalinaren agerpen iheskorraz geroztik, ordea, gaitzitua nintzen, jende eta gauza ororekin sumindua. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 186. orr.

Atzera bere burua ispiluan ikusi, eta hatsanka egin zuen hasperen, gaitziturik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 275. orr.

Ez dut sekulan holakorik erran –ihardesten dio Kattalinek bipil bipila, pixka bat gaitziturik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 166. orr.

Mollyren ama zutitu egin zen, biziki eta prestuki gaitzituta. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 74. orr.

· 3 du ad

Mairosen oharrak gaitzitu ninduen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 28. orr.

Beno… badakizu… akitua nintzen eta… ez zintudan gaitzitu nahi, baina istorio zaharrek ez naute baitezpada interesatzen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 117. orr.

Sophie ez gaitzitzeko hartzen zuen zuhurtasun guziarekin. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 113. orr.

Esan duenak gaitzituko nauelakoan isildu da. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 155. orr.

Ez da Gérard trabatzearen edo gaitzitzearen beldurrez, bere kontakizunetatik geldituko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 167. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Hitz gaitzitu, jeloskorrak jalki zituen, irainak, xuxurlatuz, umeak ez esnatzeko, bi mutikoak. justizia gaitzituaren etenik gabeko matxinatze kartsua. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaitzitu (4); gaitzitu egin (3); gaitzitu egiten (5); gaitzitu eta (3); gaitzitu gabe (4); gaitzitu zen (5); gaitzitua nintzen (4); hori gaitzitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus