Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

uher (orobat uhar g.er.) 1 izond uraz eta kidekoez mintzatuz, arrea, berezko gardentasuna ez duena, lohitasun ugari duena.

Karramarroak ur uherretan soilik harrapatzen dira. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 502. orr.

Ura uherra eta lohia izango da harik eta ibaia itsasoarekin nahasten den urbietan urdintzen, garbitzen eta iluntzen hasi arte. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 158. orr.

Ur uher beroa zen, kirastuna, higidura bakoitzean burbuilak sortzen zituena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 75. orr.

Ura epela da eta uherra, hotzitzen ari den zopa bezalaxe. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 44. orr.

Bertako ura: Pernod kolore, berdeska eta uher, eta haren baitan ispilatua goragoko elurtegi zuriaren isla, txalupa bat ur bazterrean, segmentu-dikea, arimarik ez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 296. orr.

Ibai uherrean gora eta behera zebiltzan atoiontziak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 272. orr.

Aditz batetik bestera salto egiten ikusi ditut, ibai uherra zeharkatzeko harriak balira bezala. Pako Aristi   «Note book» - 98. orr.

Kafe bat eskertuko zenuke, bai eta hemen ematen dizuten likido uherra ere. Xabier Montoia   «Elektrika» - 28. orr.

Adineko gizona begiztatu nuen flakatzen ari zitzaion zakila eskuan, esperma uherrez blai. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 162. orr.

Istil uherrean palastaka, lokatz beroan haztamuka, lan osoa neuk egin behar izan nuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 254. orr.

Gure azpian, zingirak beti ere, axal eta uherrak, tarteka lur-zerrenda batzuk, harea, zingirak berriro. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 23. orr.

Quenu-Gradelletarren urdaitegi handiaren distira itzaltzen ari zen: ispiluak zurbiltzen ari ziren, marmolei zuritasun izoztuak agertzen zitzaizkien, erakusleihoko haragi egosiak lotan zeuden koipe horixketan, jelatina uherrezko aintziretan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 357. orr.

2 irud/hed

Memoriaren ur uherretan murgildu naiz. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 12. orr.

Begiak burdinazko malkoz bete zitzaizkidan, pisuaren eraginez, zainek zeramaten erreka uherra. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 84. orr.

Nahasmenaren itsaso uherretan altxor bila dabiltzanen printzipio aitorpena. Berria - Kultura   2004-04-02

Beira uharrezko edontzi zarpailaren ondoan, zamauaren marretako baten gainean, ogi apur bat zegoen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 110. orr.

Eta distira bat agertu zen haren begi uherretan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 223. orr.

Farringtonen begi uher astunek zehar-begirada bat luzatu zioten lagun-taldeari. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 138. orr.

Amodioa egiten zutenean, gizonaren so uherrak Rachel eta Jacoben herioaren errudun seinalatzen zuela iruditzen zitzaion Janinari. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 105. orr.

Karriketan ere arrastaka dabiltzan hots uher asko daude. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 30. orr.

Zenbait mende geroago lanerako argi-urratze uherretan aspaldian Otsabidetik partitu herritarren bat ezagutzen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 223. orr.

Gaiztoa bera zela pentsatzen zuen Florentek, gizaki argal hura, jite beltz uherrekoa, inoren aurrean aitortu ezinezko ametsak egiten zituena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 142. orr.

Faraoiei baino zeru zati txikiago eta uherragoa seguru. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 97. orr.

Belar horri ez diogu berezko bertuterik esleitzen, aire uherra garbitzekoa edo urdaileko behin-behineko pisua arintzekoa ez bada. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 172. orr.

Ikuspuntua umearena da aurrena, ez du helduen mundu uherra ulertzen. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 68. orr.

Nire bizitza hala-moduzko eta uher honetako gorabehera guztien ostean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 126. orr.

Helburu uher horren zerbitzuko. Itxaro Borda   «Hiruko» - 74. orr.

Garrüzeko egun hartakoaz geroztik, garbiak eta zehatzak gabe, lausoak eta uherrak ditut 1570eko kanpainako oroitzapenak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 283. orr.

Lehenbiziko aldiz "Lisboan" agertu zitzaidanetik, halako plazer uher bat isuri zuen Ximurraren bisaiak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 21. orr.

Garagardo edalontziaren gardentasun uherra, Mably kafetegian. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 215. orr.

Lehen, Unamuno-ren bisioan, iraganaldi uherra -Estatuak, gerrak, joputzak- desegiten eta gainditzen, etorkizun arras garden batera bokaleratzen ikusten zen. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 111. orr.

Bera bakarrik ageri zen zuri, garden eta distiratsu jendetza uher eta goibel haren erdian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 248. orr.

Euskal Herrian Euskaraz asmo oneko esaldi konprometitua zer eta esaera kaskar, uher, lizun bihurtuta ager daiteke batzuen begietan. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 109. orr.

3 (adizlagun gisa)

Uher zihoazen urak azpitik. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 196. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Etxetik jakin bazekiela esango nuke, baina giroaren uherrak eta urteetan erabili ez izanaren herdoilak atzendua zioten hizkuntza. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 25. orr.

Forentseek ez zekiten xuxen burdinen uherrak geldotu edo bizkortu egiten zuten gorpuaren usteltzea. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 56. orr.

5 arrea.

Garaño uher bat ere bazegoen, zatar samarra. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 111. orr.

Nahiago dut biluzik, ene egiazko biluztasuna agerian utz lezakeen arropa uhar kario batez beztiturik baino! Itxaro Borda   «%100 basque» - 90. orr.

Ate zuri uherraren ondoan bi botoi zeuden: gaueko txirrina eta eguneko txirrina. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 366. orr.

Haren ile grisak, halako gris uher batekoak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 365. orr.

Paper uher mehez estali Itxaro Borda   «%100 basque» - 173. orr.

· 6 iz

Hau da hau, hautsa eta uherra! Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ur uher (3)

ur uherra (3)

ur uherrak (4)

ur uherretan (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus