Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serbiar 1 izlag Serbiakoa, Serbiari dagokiona.

Oroitzen ziren, bai, biak ia berdinak zirela, udako garia bezalakoxe ilea zutela buruan, eta biak ala biak zirela iharrak bezain gihartsuak: serbiar arrazarik petoenaren erakusle. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 192. orr.

Kosovoren auzia hor geratzen bada ere, serbiar nazionalismoaren oinpean. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 78. orr.

Hau izan zen sikh eta maratek mogolei emandako erantzuna, eta greziar eta serbiar nazionalistek osmanliarrei emandakoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 247. orr.

Kristau ortodoxoek Mendebaldearekiko zuten jarreran, hamazazpigarren mendean izandako iraultzak are aldaketa handiagoa ekarri zuen serbiar eta greziar bihotzetan errusiar bihotzetan baino. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 179. orr.

Mira Milosevic soziologo serbiarra gonbidatu ditu UPNk Jose Jabier Mugikaren omenez egiten duen udako ikastarora. Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Musulman bosniarrak gehiengo zituen 60.000 biztanleko hiri honetan indarrez sartu ziren Ratko Mladic jenerala buru zuten indar serbiarrak. Berria - Harian   2005-07-10

Ez nolanahiko txerria, txerri serbiarra baizik, txerri konkorduna, zenbat eta gehiago jan orduan eta mutur luzeagoa zeukana. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 99. orr.

2 Serbiako herritarra.

Radovan Karadvic Bosniako serbiarren buruzagi politiko ohia ihesi joan zen nazioarteko tribunalaren ganik. Herria   2004-07-15

Oker izugarria izan zen botere hori ez erabiltzea serbiarrei akordioak betearazteko. Berria - Harian   2006-03-12

Borrokaldi horretan, jakina denez, serbiarrei eta hungariarrei esker salbatu zen, Viena ez ezik, Europa Mendebaldea ere bai. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 193. orr.

Joan da Artest, eta Peja Stojakovic serbiarra etorri. Berria - Kirola   2006-02-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus