Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orrixka (orobat orriska) iz orri txikia. ik orritxo.

Haietako batean ezagutu zuen Santos, kide komunista batzuekin oktabillak banatzen, eta nola hurbildu zitzaion orrixka urdin bat eskainiz. Josu Landa   «Odolbildua» - 48. orr.

EZKIA ikastolako bulegoa harritu da, ikastolaren irudia baliatua izan baita hauteskundeetako orrixka politikoetan. Herria   2004-03-18

Paper haiek nire gelan zeudela azaltzeko ez zen zaila izanen bestelako hamaika istorio sinesgarri topatzea: guzti-guztiek burbuilak bezain huts eta hutsal lirudikete orrixka zimurtu hauen aurrean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 166. orr.

Hala, ikus dezakegu nola sortzen diren toles batzuk, "orrixka" batzuk, eta aurki nola bata bestearen gainean labaintzen diren, nola kiribiltzen eta desitxuratzen diren, organoak sortzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus