Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaitzizen iz ezizena; izen okerra. ik izengoiti.

Elustondo azpeitiar kazetari eta idazleak argazkigintzarako erabiltzen duen gaitzizena da Zaldi Ero. Berria - Kultura   2004-02-26

Gure aitak eta editoreak ixtorioa "emakumezko batek sinatzeko gogorregia zela" pentsatu zuten eta gure amari "Kressmann Taylor" gaitzizen literarioa egotzi zioten. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 65. orr.

Denetariko amarruak baliatuko ditu bere gaitzizena duintzeko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 163. orr.

Ederki dator karakola, etxea bizkarrean ibilia den jendaje horren gaitzizen moduan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 63. orr.

Eta ni neu Joxemari Arruabarrena, “Putzu” gaitzizenez. “Iraxu” gaitzizeneko donostiar gazte bat. Txillardegi   «Putzu» - 169. orr.

Ezizena esaten diote batzuek beste batzuek goitizena, izengoitia edo gaitzizena esaten diotenari. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 80. orr.

Egile honenak dira, besteak beste, Eibarko gatxizenak (1990) eta Eibarko euskararen gutxiespena (1998) lanak. 25293

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus