Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serenata 1 iz gauaz eta toki agirian egiten zen musika saioa; musika-saio horietarako onduriko musika-lana.

Don Juanek serenata bat eman dio amoranteari eta bere etxean sartu da. Berria - Kultura   2006-02-17

Altisidorak serenata bat kantatzen dio Don Kijoteri eta honek ezingo du lorik egin. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 177. orr.

2 irud/heg

Tronpeta eta platilozko txaranga batek egiten du zapart plaza nagusian; guarnizioko musikariak dira hiriari serenata ematen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 205. orr.

Geroago, gau hartan bertan, ezezagun batek serenata jo zion, apaizetxeko ate aurrean petardo bat jaurtiz. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 133. orr.

3 hainbat zatitan bereizitako musika-lana, batez ere zurezko musika-tresnentzat idatzia.

Pareko gaitasuna sumatu genuen Mozarten Do minorreko Serenata K.388-an galante den estiloa izateko ezohiko tonuan egin zuena. Berria - Kultura   2004-05-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus