Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

melodia 1 iz kanta daitekeen musika nota segida. ik doinu.

Sarriegiren melodia laster bihurtu zen festaren erreferentea. Askoren artean   «Rataplan» - 84. orr.

Gitarra-joleak berak aitortu zuenez, Napoliko melodia bat zen hondarreko hura. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 265. orr.

Jai horietan garbi dago molde militarreko melodiak joko zirela. Askoren artean   «Rataplan» - 42. orr.

Klimaxik gabeko melodia. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 161. orr.

Atsekabea adierazten zuten hitzez argitzen zuen, ahulki, melodiaren kadentzia: [...]. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 313. orr.

Gogoko zuen musika, baina Mary Jane jotzen ari zen piezak ez zuen melodiarik berarentzat. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 276. orr.

Jazz doinua ari da jotzen; ez dago melodiarik, notak baizik ez, ezin konta ahala bulkada txiki. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 55. orr.

Soinu txikiak eskuineko aldearekin melodia jotzen du eta ezkerreko aldearekin erritmoa markatzen du. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 69. orr.

Arta berezirik eskatzen ez duen tresna izatea; ikasteko eta jotzeko ere erraz samarra eta konpletoa nolabait, melodia eta laguntza batera jotzeko aukera ematen duenez. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 10. orr.

Gitarra xumeki, pianoa duda-mudatan, melodia jario bigunean, bertso zehatza, ahots biluzia... ez dago beste autoritaterik. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 146. orr.

Gitarraren eta baxuaren arteko lehia dago egiten duten musikan, baina ahotsaren bitartez, bidea ematen diote melodiari. Berria - Kultura   2006-03-16

Harentzako egindako hitzak abestuz edo haren melodia hortz artean kantatuz. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 239. orr.

Eszitazioa in crescendo doan melodia dela, gero eta gehiagora. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 155. orr.

Jendea olatuen melodia bezalakoa zen: errepikakorra, batzuetan; txundigarria, bestetan. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 185. orr.

2 (izenondoekin)

Bretainiar melodia tradizionalak. Berria - Kultura   2004-09-23

Belle Époque melodia gozoz jantzitako garaia izan zen. haren proposamena mainstream kutsuko pop melodia itsaskorretara mugatzen zen. Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

Gero, izango da denbora maisuen lanen artean [...] melodia bihotz-altxagarriak bilatzeko. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 239. orr.

Ordubeteak eta erdiak jotzerakoan, oso melodia zeremoniatsua entzunarazten zuen: mi-do-re-sol... sol-re-mi-do. Txillardegi   «Labartzari agur» - 124. orr.

Mailukada eta soldagailu soinuek melodia zaratatsu bat osatzen dute. Iban Zaldua   «Traizioak» - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Melodia zikloak egiten ditu, beti errepikatzen da oinarri bera, kiribil baten antzera, eta hortik abiatuta berak inprobisatzen du. Berria - Kultura   2004-07-16

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Resurreccion Maria Azkueren herri melodiak Mila eta bat melodia izenburuko lanean jasota daude. Berria - Kultura   2006-02-19

Aspektu sozialak eta zuzeneko loturak jendearekin xekatzen ditugu hor, musika melodiari hartze duen parada emanez. Herria   2005-10-13

Biolin baten aiene-melodia. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 11. orr.

· Astrid taldearen pop melodiak Oñatin. Berria - Kultura   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

melodia berriak (3); melodia ederrak (3)

pop melodiak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus