Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piko2 (orobat piku g.er.) 1 izond oso aldapatsua.

Lurrezko bide piko bat, alboetan basoa, zorua zuloz betea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 195. orr.

Pista zahar bat zen hura, pikoa oso, neure kotxean igotzen ausartuko ez nintzena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 35. orr.

Piztiek bezala erregebidea utzi eta bortuko ardibide pikoak hartu zituzten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 46. orr.

Azken aldatz pikoari ekin diogu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 208. orr.

Ene burua, amildegi piko baten aurrean. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 26. orr.

Galtzada-harrizko kale pikoan gora. ehun eta hogeita hamalau mailadi ditin, esan zuen Raimundo Silvak, Azteken tenpluetakoak bezain pikoak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 186. orr.

Orain hobeki menderatzen zuen mendi-mazela piko eta soila. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 12. orr.

Kalexka mehar piko batean neskaz beteriko taberna bat aurkitu zuen. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 22. orr.

Bertigoa ere sentitu dut mendi malkartsu eta piko haien azpi-azpian ibai bati antzeman diodanean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 189. orr.

Ipar alderantz jo nuen bizkar hartatik, aipatu bizkarra eta gailurra lotzen dituen ertz pikoan barrena. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 84. orr.

Harry zeramana malda pikoan behera joan zen, sakonunearen erdian zegoen kupula-formako amaraun lainotsura. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 231. orr.

Beste aldeko muturrean bada eskailera bat, guztiz pikoa, holandar tipikoa. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 35. orr.

Malda pikoko haitzei lagun bati bezala begiratzen die. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 116. orr.

Eskaileretara iritsi ginenean inoiz baino pikoagoak iruditu zitzaizkidan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 180. orr.

Beroak pendiza gora, zenbat eta pikoago orduan eta abia handiago hartzen du. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 367. orr.

Zenbat eta presio-gradientea pikoagoa izan, orduan eta haize latzagoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 367. orr.

Atmosfera gas zikin honekin kutsatzen, eskilara gero eta pikoagoan doa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 283. orr.

2 irud/hed

Eskerrik asko, erantzun zuen, eta begiak apaldu zituen, beraietan jaso zuelarik eskote pikoa zuen blusaren irudia, zer koloretakoa zen ez zuen esaten jakingo, hain zegoen asaldaturik. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 129. orr.

3 (adizlagun gisa)

Zenbat eta pikoago igo eguzkia, orduan eta izpi gehiago iritsiko zaizkigu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 153. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Ez zen gauza izan hori maldaren pikoak eragiten zuela argitzeko, edo ikusteko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 224. orr.

5 buruz piko joan maldan beheiti joan.

Holaz eüskara bürüz piko joaiten ikusi düt düala mente erdi bat igantxerik, Bildoze-Onizen, Ezpeize-Ündüreinen, Sarrikotapean, Sohütako karrikan... Herria   2003-05-08

Orai bürüz piko doa, salbü militanteen etxeetan, Sohütako ikastolari esker. Herria   2001-10-11

Eüskara, gure nazionearen ütürri eta ezagügarri nausia, bürüz piko joan da gazterian. Herria   2003-03-20

6 piko-piko

Teilatu piko-pikoko zurezko etxe batera ailegatzen zara, eta hantxe hasten da nire historia. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 12. orr.

Eguzkia eguerdian piko-piko dabilenez, hor joaten da hegoa lotsagabetzen, harroxkotzen, lainezaz jantzita. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 229. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldapa piko (7); mendate piko (4)

aldapa pikoa (3)

aldapa pikoan (3); malda pikoan (5)

aldapa pikoetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus