Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serigrafia 1 iz inprimatze teknika, zetazko pantaila baten edo ehun metaliko fin-fin baten bidez irudiak grabatzean datzana.

Afrikan artisten atelierretan parte hartu zuen, zeta gainean egiten den pintura, serigrafia, pastel eta akuarelen teknikak ikasi zituen, olio pintura hasi baino lehen. Herria   2005-09-08

Serigrafiaren teknika ez dut menderatzen. Berria - Kultura   2004-07-06

Serigrafian lan egiten dut goiko pabiloian. Berria - Ekonomia   2004-11-09

Azken sasoian, alabaina, beste teknika batzuekin ausartu da, serigrafiarekin eta olioarekin. Berria - Kultura   2004-07-06

Tailerrak: serigrafia eta graffitiak. Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Serigrafia zeramikoaren hastapenak. Berria - Kultura   2004-07-15

2 teknika horren bidez onduriko irudia.

Nestor Basterretxearen ehun serigrafia salgai izanen dira bihar Miarritzen, enkantean. Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Ur margoak, arkatzez eginiko marrazkiak, collage-ak eta serigrafia eta olio bana. Berria - Kultura   2004-07-06

Falangeari barre egiten dion kartel batetik hartutako iruditik abiatu naiz serigrafia egiteko. Berria - Kultura   2004-07-06

Jainkorik ez dagoen eta Che Guevara elastikoetako serigrafia bat gehiago den gizartea da ipuin hauetakoa. Berria - Kultura   2006-04-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lan horretaz gain, Cielo nuevo, tierra nueva olioa (1972), bi serigrafia lan eta txartel bat bildu ditu orain arte. Berria - Kultura   2004-04-22

Gaztetxe gunean atzo hasi ziren serigrafia eta grafiti lantegiek ere oso harrera ona izan omen zuten. Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Bi kooperatiba biltzen ditu: barazki jatetxe herrikoia eta serigrafia tailerra. Berria - Harian   2006-04-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus