Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

odoluzki iz uzkiko odol zaineetako barize motako hedapena.

Odoluzkiak bi motatakoak izan daitezke: barnekoak edo kanpokoak. Berria - Gaiak   2004-01-24

Beste tratamentu bat ere aholka dezake medikuak odoluzkien garapena geldiarazteko. Berria - Gaiak   2004-01-24

Hilabete batez besterik ez bazen ere, zelai zabalez inguraturik eta udaberria esnatzen hasia zela hain herrixka ederrean atseden hartzea onuragarria zen are odoluzkientzat ere. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 397. orr.

Batzuetan odoluzki batek edo beste edozerk galarazi egingo digu uzkiko koitoa egitea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 170. orr.

Botikara joan eta odoluzkien kontrako pomada bat erosten du. Berria - Gaiak   2004-01-24

Arkakusoa bezain zirikatzailea, mandeulia bezain nazkagarria, izurdea bezain argia, Akiles bezain heroikoa, odoluzkiak bezain desegokia. Jon Alonso   «Euskal karma» - 73. orr.

Gizon bat mahaiaren gaineko aldizkariak nahaspilatzen ari zen, beltzuri, odoluzki gaiztotu baten jabe bezain. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus