Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

integrista 1 izond integrismoari dagokiona.

Islamismo integristen diru iturri handiena. Berria - Mundua   2004-05-30

Jakin dut geroztik Lefèvre apezpikuaren ingurune integristean ibili zela. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 110. orr.

Teoria horren oinarrian monogamia absolutu eta integrista bat dago, metafisikoa ia-ia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 57. orr.

2 integrismoaren aldekoa.

Islamista integristen atentatuak. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 170. orr.

Ariel Sharon sionista integrista arrazistaren alde. Berria - Mundua   2004-05-23

George Bushek zuzentzen dituen kristau integristei. Berria - Mundua   2004-05-09

Edozein erlijio talde integristak eskola, osasun zerbitzuak edo Administrazioak babestutako beste edozein jarduera baldintzatzeko eduki ditzakeen asmoak galaraziz. Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Musulman talde integristaren aldarrikapena berea eginez. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 119. orr.

Atentatua Lashkar-e-Khangvi talde sunita integristari egotzi zion Poliziak. Berria - Mundua   2004-03-03

Ustezko ekintzaile integrista baten testua argitaratzeagatik. Berria - Mundua   2004-01-08

Zelula integristak Almeriako 'ijito' bati erosi behar zizkion lehergailuak. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 99. orr.

Hassan integrista zen, inondik ere, eta are integristagoa izango da talde batek bereganatu eta orain daukana baino teoria zabalxeagoa ematen dionean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 21. orr.

3 XIX. mendeko Espainiako alderdi integristakoa; alderdi integristaren ideologiakoa.

Foru Liga Autonomiazalearen presidentea, boto integristek eta karlistek aukeratua. Askoren artean   «Rataplan» - 27. orr.

Jauntxo guztiak karlistak edo monarkiko integristak zirenean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 63. orr.

Kirikiño, garaiko abertzale gehienak bezala, kritikatzen zituen karlistak bezain integrista zen alor askotan. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 12. orr.

Tolosako, Azkoitiko, Errezilgo eta Amezketako erretore integristek auzitara eraman zuten. Berria - Kultura   2004-04-14

Don Mateo Múgica apezpikua, idiazabaldarra bera, integrista izan arren euskal nazionalismoaren kontra beraiek nahi bezala agertu ez zenez [...]. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 128. orr.

Integrista katolikoa zen Azkoitiko giroa. Berria - Kultura   2004-11-20

· 3 iz integrismoaren aldeko pertsona.

Justinianoren txanda etorri zen gero; garai hartako integristek "unibertsitate paganoak" esaten zietenak ixteko agindua eman zuen hark: Akademia, lehenik; gero, Atenasko beste eskola guztiak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 179. orr.

Integristen menpean egon dira eta orai, zertan diren gaixo Afganistandarrak nehork ez daki. Herria   2002-11-28

Integrista islamikoen intolerantzia Grekoz ari baitzen hastapenean Erromako eliza eta ez latinez, besterik sinetsarazi nahi badigute ere integrista amorratu ezjakin batzuek. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 182. orr.

Aristoteleszale porrokatua baitzen, gorroto zituen integristak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 224. orr.

· Integrista batzuek Aita Santu "liberalaren" konbertsiorako errezatzen zuten orduan. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

islamista integrista (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus