Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serios (436 agerraldi, 69 liburu eta 172 artikulutan; orobat serius g.er.) 1 iz serioa. (pertsonak eta pertsona-alderdiak)

Hori izanen da halaber mendean hartu dudan emakume serios horri eginen diodan lehen desleialtasuna. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 323. orr.

Bazkideak han biltzen ziren filosofoaren teorien aztertzeko eta eztabaidatzeko, baina berak nehoiz ez zien gizon seriosen zantzurik aurkitu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 45. orr.

Herrian sartzen nintzela, atso eskale serios batek, ehun urtekoa bai, pareta baten bazterretik zutitu eta erremusina eskatu zidan babes-keinu ikusgarri batekin. Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Gizon serios eta maltsoa. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 45. orr.

Goizean itsas adarra elkarrekin iraganak ginen gizon seriosa zen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 113. orr.

Goresmenak denaden Berasategui pilotari serios eta finari. Herria   2003-04-03

Andre Maria Erreginaren aurpegi seriosa, altzoan daukala bere semea ja heldua. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 81. orr.

Xavier, azkenik, bidean gora topatu dugu: izerditan, baina adoretsu, aurpegi ezinago seriosarekin. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 207. orr.

Aitak igandeetako begitarte serios eta larderiatsua aitzinatu zuen: [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 312. orr.

Aurpegiera zeharo seriosarekin, mahaian zehar besoa luzatu eta kolpetxoak eman zizkidan eskuan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 96. orr.

2 (gauzak)

Eguneroko ezin finituzko liburu gris seriosa. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 78. orr.

Ez dute, aperantziarik ere, beste jaun-etxeek Etxauzea balio, ez Leizaratzuk ez Urdoz jauregiak, nahiz hau guziz ederra den bere harri azkar seriosetan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 24. orr.

Bainan laburzki erranen dautzut, hori gai seriosa da, herioaren bel-durra eta hiltzearen beldur bat ikaragarria ukana dut. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 141. orr.

Baina emaztearen aire seriosak neska gaztea beldurtu du. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 267. orr.

Miaketa luzea, xehea, seriosa, baina ororen buru gauza guti Harritu nintzen, notetan ez baitzen arrazoi seriosik holakorik egiteko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 30. orr.

72 urte zituen eta azken bi urte hauetan osagarri arrangura seriosak bazituen. Herria   2004-07-05

Serge ateoaren argumentuak indartsuak dira, fededun eta apez anitzenak baino seriosagoak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 138. orr.

Kantu seriosak, bainan ere umorez beteak. Herria   2001-09-13

Ez da sekulan berantegi urrats alai eta seriosen egiteko. Herria   2002-10-31

3 (adizlagun gisa)

Maiek ez zekien engoitik, irri egin edo serios egon behar zuenez. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 108. orr.

Bezperetan bezain serios hasi da finalerdi hau igandean bost orenetan. Herria   2003-05-08

Handik landa Xabi etxera bildu zelarik, usaian baino berantago, biziki serios kausitu zuten aitamek. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 168. orr.

Serios begiratu zion detektibeari. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 120. orr.

Hantxe zegoen eserita, xume, serios. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 54. orr.

Zu, aldiz, serios zoaz. Xabier Montoia   «Elektrika» - 158. orr.

4 serios-seriosa adlag ipar serio-serio.

Serios-seriosa baratu nion alegerazkoa, hastapenean baliatzeko arinegia iruditzen baitzitzaidan; adiskidetasun Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 270. orr.

5 ez-serios

Gai ez-seriosa, umoretsu eta parte hartuz bizitzekoa. Herria   2004-02-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atso eskale serios (3); biziki serios (3); eri serios (3); gauza serios (3); guztiz serios (3)

biziki seriosa (3); gai seriosa (3); gizon seriosa (3)

ezin seriosago (13)

arrangura seriosak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus