Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortodoxia 1 iz eliza baten alderdi nagusiak egiazkotzat hartzen dituen doktrina eta iritzien multzoa.

Une hartan Elizak markatzen zuen nor zegoen heterodoxian eta nor ortodoxian. Berria - Kultura   2004-02-29

Erasmo "eskolastikaren xehetasun lehor eta antzuen" bidetik apartatu zen; Axularrek ez du urrats bakar bat ere emango eskolastikaren ortodoxiatik kanpo. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 160. orr.

Inkisizioaren labea prest zegoen toki bakoitzean nagusi zen ortodoxiatik aldendu nahi zuenarentzat. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 14. orr.

Fama da deabru zaharrak metodo berriak darabiltzala Salamancako unibertsitateak sinbolizatzen duen sistema katolikoaren ortodoxia zirtziltzeko. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 54. orr.

Maimonen jarrera, fundamentalista ez den ortodoxian kokatzen da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 12. orr.

Azken hamahiru urtean ortodoxia katolikoaren zaindari nagusia izan da. Berria - Harian   2005-04-05

Heresiarka -hereseen buru- jartzen zuen tiara batez burua estalirik sutzarrean erre zuten erlijioaren ortodoxiaren izenean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 43. orr.

2 irud/hed

Balizko gehiengoarentzat, alegia, nagusi den ortodoxiarentzat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 322. orr.

Liberalismoa Mendebaldeko ortodoxia zelako, eta komunismoa, berriz, jatorria Mendebaldean izan arren, heresia nardagarria zelako Mendebaldeko begietara. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 173. orr.

Orduan, gaur bezalatsu, ortodoxiatik aldentzeko ausardia zuenak bere larrutik ordain-du behar izaten zuen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 201. orr.

Ortodoxiaren argiari segika gabiltza: Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan; halaxe deritza, "Kopenhageko interpretazioa" ez ezik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 46. orr.

Diskurtsoaren anorexiari buruz ari naiz, ideiak uniformizatzeko eta ortodoxiarako joeraz. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 99. orr.

Hara beste seinale bat ikusteko gurean zein diren benetako transgresoreak, eta zein, ortodoxian eta territorio komunetan gozo-gozo jarririk, matxinada probable, zintzo eta onargarrietan ari diren epigonoak. Berria - Kultura   2004-06-27

3 (izenondoekin)

Urteak daramatza gainera ortodoxia liberal horrek lanean, bere dogma sendotzen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 50. orr.

Ortodoxia neoklasikoa, berrogeita hamar urtez bazterturik egon ondoren, berriro itzuli zen teoria ekonomikora. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 151. orr.

Kuhnen lanak, ordea, berebiziko iraultza ekarri zuen ortodoxia akademikora Marx eta bere lagun Engels-en idatzi asko ez datoz bat "beren jarraitzaileen artean garatu zen ortodoxia zurrunarekin". Askoren artean   «Filosofiako gida» - 247. orr.

Bruselak ortodoxia gogorra apur bat malgutu eta Egonkortasun Ituna biguntzea proposatuko du gaur. Berria - Ekonomia   2004-09-03

4 (hitz elkartuetan)

Moskuk kristau-ortodoxiaren gordailuzain bakar eta gotorleku izatearen papera bere gain hartzea Moskuko patriarka-hiri autozefaloaren ezarpenarekin burutu zen K.o. 1589an. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 177. orr.

5 eliza ortodoxoa.

Istanbulen, turkiar lurretan, berek beste izenez deitzen duten sinodo gisa batean bildu dira ortodoxiako 42 Eliza buruzagi, herri eta Eliza hauetakoak: Konstantinopoli, Antiokia, Alexandria, Errusia, Errumania, Bulgaria, Serbia eta beste zenbait ttipiagotako patriarka apezpikuburuak. Herria   2005-06-02

Hau bide luke bere xedea: baketze sendimendu eta jestu batzu erakustea herri hortan Erromaren ganik erdi-berex dauden Ortodoxiako girixtinoeri: ereman eta itzuli nahia omen dio hango Elizari Kazango Ikono taula margodun famatua, aspaldian Vaticanoan zagoena. Herria   2003-05-01

Ukraina Mendebaldearen abangoardia dela esaten hasi dira, kontuan hartu gabe katolizismoaren eta ortodoxiaren borrokagune izan dela herrialdea. Berria - Mundua   2004-12-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus