Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

memento1 (1039 agerraldi, 43 liburu eta 665 artikulutan; orobat mementu 298 agerraldi, 10 liburu eta 107 artikulutan; Hiztegi Batuan memento agertzen da) 1 iz oso denbora bitarte txikia, unea. ik momentu.

Esan genezake Joseph Asscher jauna bizitzako memento bakar batengatik gogoratzen den pertsona horietako bat izan zela, eta, nahiz eta ondo jakin inoren bizitza ezin dela memento batean laburbildu. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 73. orr.

Beste aro alai bat etorri zitzaidan atzera, umorez beteriko memento askorekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 117. orr.

Sekula ahantziko ez ditudan data eta mementoa. Txillardegi   «Labartzari agur» - 10. orr.

Orai da mementoa orduko hitza ez ukatzeko. Herria   2003-02-20

Konprendiarazi nahi nion, ikusiak ikusirik, ez zela orain mementoa errekan sartzeko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 147. orr.

Memento horretan, Txomin eta bertze hiru lagun sartzen dira, bata bertzearen ondotik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 34. orr.

Orduan, eta memento horretan soilik, oroitzen zara ordularia eskumuturrean daukazula. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 45. orr.

Memento hartan, inspektoreak Mikel Strogoffen sorbalda ukitu zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 102. orr.

Memento berean gazteek muntatuko dute ostatu bat edateko eta jatekoarekin, bereziki taloak. Herria   2004-06-17

Nahiz erabaki edo ekintza bera ez den izaten ahal [...] ona eta gaitza aldi berean, hura bera gerta daitekeela bizkitartean memento batez ona eta beste batez gaitza. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 92. orr.

Zer bakea bihotzean holako mementoetan! Herria   2001-06-07

Urteak joan zaizkigu geroztik eta, kontuak ateratzeko mementoan, ene herriari buruz aspaldian darabiltzadan zalantza, hausnarketa edo gogoeta batzuen biltzeko eta argitzeko unea etorri zaidala iduritu zait... ik beherago 4. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 21. orr.

Bagoiko bidaiariek, lehen mementoan begira geratu bazitzaizkion ere, berdin jarraitu zuten, isilik, kasurik egin gabe. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 57. orr.

Ez dugu memento bat ere galtzekorik. Txillardegi   «Putzu» - 167. orr.

Büchenwald-en, beren azken mementoetan lagundu dituen preso batzuen familiak ikusi nahi ditu Tolosan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 154. orr.

Baina azken mementoan tira-birak izan ziren. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 147. orr.

Azken mementoan kanadarrek gaztigu-ostiko bat markatu dute. Herria   2002-11-28

2 (izenondoekin)

Memento onean etorri ziren. Bazirudien orduan memento ona zela, [...] beste itxura baten emaiteko, elizaren eta estatuen ohiko harreman hertsiegiei, Jainkoaren Herriaren eta Herrien beren onetan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 77. orr.

Pasatu ditu memento txarrak, pasatu dituzke onak . Herria   2001-06-14

Oso memento txarrean jarri nintzen gaixo. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 155. orr.

Parada ona dute beraz, familiako, lagun ala edozoin ikusleek, memento goxo baten pasatzeko. Herria   2003-12-18

Memento goxoak eta latzak, esperantzaz beteak eta etsigarriak. Herria   2004-08-12

Ainitz memento xoragarri iragan ditugu bi astez Quebec-en. Herria   2003-03-20

Memento zailak ziren, gerla zibila bururatu berria baitzen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 28. orr.

Memento azkar, fedez, euskal nortasunez betea. Herria   2001-02-08

Egia erran memento ilunak ere izan dira etxean, ba. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 83. orr.

Une honetan bake prozesuan aurrera egiteko memento erabakigarrian gaudela uste du sailburuak. Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Bizi izan dudan memento miresgarrienetarik izan da, bakartasunak oraino miresgarriagotzen zidana. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 66. orr.

Zer memento lazgarriak, bihotz erdiragarriak! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 105. orr.

Zinez memento bihotz altxagarria. Herria   2004-04-15

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azpimarratu behar da 9tan ttanko hasirik, 12:30tan bururatu dela, artetik atseden memento bat segurtaturik. Herria   2004-11-25

Debekatze mementoan, jadanik hil zorian zen. Herria   2004-05-20

Batzutan kantu eta mahainak utzirik, hartu ditugu beste xoratze memento batzu ere. Herria   2003-03-20

4 mementoan ipar memento honetan; oraingoz.

Eta beste harrabots mota frango, mementoan ezin bereiziak, ezezagunak baina urrunak, biziki urrunak, denborarekin ezagutuko ditudanak. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 42. orr.

Trenpu gaitzean dugu mementoan Argaineko semea. Herria   2001-07-05

Beren multxoan 14 talde badira eta mementoan seigarrenak dira. Herria   2003-11-06

Mementoan ditugun salmenten arabera arrakasta handia izan behar luke aurtengo EHZ festibalak. Herria   2003-07-03

Mementoan ordezkariak ez dira izendatuak izan. Herria   2002-11-28

Mementoan, Annie-ren lanaren gatik Baionan bizi dira; gero agian gutarterat etorriko! Herria   2001-05-10

Baina mementoan deusik ez da etorri. Herria   2005-06-30

5 mementoko (orobat mementuko) oraingoz.

Mementoko, kantu bakarreko diskatxo bat dugu eskuratua. Herria   2005-03-24

Mementoko horren esperantxarik ez düt Aita Saintü berriarekin. Herria   2005-07-14

Barneko orrialdeak ere, ez baditugu mementoko koloreztatu, doi bat arramoldatu ditugu. Herria   2004-12-02

Bazekien, neronek azalduta, mementoko behintzat, ez nuela uste hura akademikoki burutzea merezi zuenik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 116. orr.

Ez da deliberorik hartu mementoko. Herria   2005-11-03

Jujeak libro utzi du mementoko. Herria   2004-07-22

Ez da ene kasüa, mementoko bederen, bena postaz eta faxez ari gei düt harremanetan sartzeko, baita kazeta honen arartez, egün ja. Herria   2001-03-08

6 azken memento arte

Hiru egunez jokatu da Davis kopa Parisen, hiru egun luze, azken memento arte ez ginakiela nork irabaziko zuen. Herria   2002-12-05

Baina azken memento arte presoek lanean segitu zuten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 197. orr.

7 memento batez

Memento batez dudan egonik, berriz konfiantxa hartzen du mutikoak Basoiren boza entzun ondoan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 149. orr.

Isilik egon ginen memento batez. Txillardegi   «Putzu» - 321. orr.

Memento batez erreakziorik gabe geratu zen igogailuaren ondoan. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus