Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intelektualki adlag alderdi intelektualean.

Etikoki eta intelektualki antzua den kontenplazio batera kondenatzen du artista. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 111. orr.

Alegia, intelektualki ez ezik moralki ere gaitzesten da aurkaria. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 49. orr.

Fraintzik iraultza politikoa egin du, baina intelektualki erreakzionarioa izaten jarraitzen du barrendik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 304. orr.

Beste guztiok, bada, hainbestean bizi gara, eta ez dugu agian soluzio baten premia larririk sentitzen; intelektualki beharbada bai, baina gorputzarekin ez, gorputza nahikoa ondo gobernatuta baitaukagu. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 108. orr.

Emeki emeki sentitu dut, baina intelektualki ene ustez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 47. orr.

Jokalaria intelektualki prestatzen dute, profesional gisa goi-mailan zentzuz jokatzen jakiteko, eta bestela ere bizitzan aurrera egiteko. Berria - Kirola   2004-02-24

Baina gauza bat da hau guztia intelektualki geureganatzea, auzia ezberdintasun guztiak adosten dituen erlatibotasunaren bitartez aztertzea […] eta beste gauza bat da, izugarria gero, telefonistari aurre egitea, bere begirada lotsagabea jasatea. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 251. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus