Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piku1 (orobat piko) 1 iz pikondoaren fruitua, udare-formakoa, azala berdea, morea edo beltzaxka, eta mamia, gorria eta oso gozoa, hazi guztiz txikiz betea duena.

Esan zion nola hartu baratzetatik pikuak eta aranak inork ikusteko arriskurik gabe. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 35. orr.

Ateetatik hurbil, baratze handi hesitu bat dago: hantxe udare, granada, sagar, piku eta olibondoak, uda eta negu alez beterik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 34. orr.

Azeriek, gereziei ez ezik, pikuei ere ez diete muzinik egiten. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 37. orr.

Adorea, mutil, adorea, eta jan piku horiek, oraintxe daude-eta onenean! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 158. orr.

Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik? Elizen arteko biblia   Mt 7,16

Gaztetasuna da benetako Saturnoren Erreinua, Urre Aroa lurrean berritua, sasiak pikuak ematen zituena. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 123. orr.

2 (izenondoekin)

Atsegin da piku on hauek ikustea, ez da. Elizen arteko biblia   Jr 24,5

Gogoratu zuen txikitan piku lodi-lodi bat ireki zuela behin eta, ahora sartzeko zegoenean, erle bat topatu zuela barruan, hilda. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 38. orr.

Gustatzen zitzaien min egiten zioten piku mikatzak neskari irentsaraztea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 141. orr.

Txarraren txarrez janezinak ziren piku ustelak bezala erabiliko ditut. Elizen arteko biblia   Jr 29,17

Sagar esnabolak hartzera joaten ginen sarri, eta piku berdeak dozenaka lapurtzera ez gutxitan. Txillardegi   «Labartzari agur» - 128. orr.

Probatu dituenak badaki ongi, piko onduberriak baino hagitzez gozoagoak izaten direla piko lehortuak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 17. orr.

Piku lehorrak, olibak, karameluak. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 119. orr.

-Potter, zuritu zuk Malfoyren piku lehorra. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 104. orr.

Datilak jan dituzue, piku idorrak, pastiza zati zenbait. Xabier Montoia   «Elektrika» - 153. orr.

Piko melatua baino ximurragoa duk atso zar zeken hori. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 84. orr.

3 (neurriekin)

Jaunak bi saskikada-piku erakutsi zizkidan, tenplu aurrean ezarriak. Elizen arteko biblia   Jr 24,1

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bide-zorroan garagar-irina, piku-opilak, ogia eta gazta sartu eta, gauza guztiak ongi bildu ondoren, mirabeari eman zizkion horiek ere. Elizen arteko biblia   Jdt 10,5

Piku-opil puska bat eta bi mahaspasa-mordo ere eman zizkioten. Elizen arteko biblia   1 Sm 30,12

Bagenekien KAOSeko agente garrantzizko horrek itsuki maite zuela piku-mermelada. behin eta berriro garbitzen zuen eztarria piku-esnez, eta esnean egosiriko pikuak jaten zituen gero. Jon Alonso   «Euskal karma» - 86. orr.

Ondotik pasatzean, bizkarreko ederra eman nion, bai eta lurrean piku azal bat balitz bezala utzi ere. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 39. orr.

Hostotan zegoen pikuondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, ea pikurik aurkitzen zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia. Elizen arteko biblia   Mk 11,13

Yiseko piramidean, han ageri omen dira piko biltze garaiko irudi sakratuak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 17. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garagarril pikuak dira. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 34. orr.

Ez du mahats-mordorik aurkitzen, ez eta hain gogoko duen goiz-pikurik ere. Elizen arteko biblia   Mi 7,1

Gero... barbaria-pikuren bat, bide ertzean atzemaniko patata erdi ustelen bat, koko puxka, azukre kanabera zati bat, sustrai batzuk, karramarro bat... Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 261. orr.

6 pikondoa.

Piku-habeak bota badituzte, zedrozkoak jarriko ditugu haien ordez. Elizen arteko biblia   Is 9,9

Baratzeko pikuaren puntaren puntara hupatzeko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 170. orr.

7 pikutan adkor urruti.

Orain ere pikutan, Joanes...? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 324. orr.

Zeren eta ongi baino hobeki baitzekien hark ere zer bertze piku izan nitzakeen nik gogoan, pikutan ikusten ninduen bakoitzean: Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 326. orr.

8 pikutara (252 agerraldi, 83 liburu eta 58 artikulutan; orobat pikotara 24 agerraldi, 4 liburutan; Hiztegi Batuan pikutara agertzen da)

Zoaz pikutara! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 9. orr.

-Hoa pikutara, motel. Josu Landa   «Odolbildua» - 56. orr.

Doala pikutara! Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 73. orr.

Esperantza apurrak pikutara joan ziren taberna barreneko mahaietan koadrilakoak ikusitakoan. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 122. orr.

Hogeita hamabost bat urte zituen dena pikutara joan zitzaionean. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 31. orr.

Carme, amorratuta, minduta, dena pikutara bidaltzeko prest, Mutilari begira. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 97. orr.

Nire neskalagunak be sinistu egin dau eta pikutara bialdu nau. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 23. orr.

Kontrakoen batzarren bat pikutara bota behar zenean, Tximista jartzen zen eskuadraren buru. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 124. orr.

Pikutara dantzaldiak, nazkagarriak dituk, ez zetozak bat errusiarron senarekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 256. orr.

Pikutara kaka zahar hori guztia! Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 9. orr.

Ez zait edatea komeni, baina pikutara, berdin-berdin hilko naiz. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 34. orr.

Pikutara, esan nion neure buruari. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 299. orr.

9 piku hosto (orobat piko hosto eta pikuhosto g.er.) pikondoaren hostoa.

Izar guztiak erori egingo dira, piku-hostoak eta mahats-hostoak zimeldu eta erortzen diren bezala. Elizen arteko biblia   Is 34,4

Baina bekatu egin zuenean, ohartu zen larrugorrian zegoela, eta lotsaren lotsaz, piku-hostoen bila korrika joan eta estalkia egin zuen beretzat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 919. orr.

Badakit emazte xaharrak emaiten duen zigilua arras pollita dela, eta berezia, bere lau marrazkiekin: maskorra, piko hostoa, pitxerra eta kurutzea. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus