Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

memorizatu, memoriza, memorizatzen du ad buruz ikasi, oroimenean finkatu.

Matematikan eta arlo zientifikoetan baldarra nintzen, eta aldiz, memorizatzeko, idazteko eta imajinatzeko erraztasuna banuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 339. orr.

Berak begirada bakar batean memorizatzen zituen aurpegi haiek guztiak eta haien aldaki posible oro: ilea moztuta, kolorez aldatuta, bizarrarekin, mustaxarekin, betaurrekoekin edo gabe. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 46. orr.

Gauza horiek dituzu, beraz, lehenik memorizatuko. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 224. orr.

Memorizatutako gramatikaz, irakurtzen dituzun hitzekin, esaldiak asmatzen ari zara. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus