Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortozik adlag oinutsik. ik ortutsik.

Katu batek bezala, ortozik, urrats fin eta isiletan, mutila bere presentziaz kontura ez dadin. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 95. orr.

Adurra, zuri-zuri, ezpain ertz batean jarioan, gerritik gora biluzirik eta ortozik, pistola bat zekarren eskuan, eta beste bat zekarren gerrialdean, poltsatxo baten ondoan ondo bermaturik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 372. orr.

Ortozik dago eta oinek elurrezkoak ematen dute, baina badakizu ezin izango duzula gorpu uzkur eta desegin hori berotu. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 191. orr.

Gero ortozik ibili ginen goizaldean. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 128. orr.

Lurra hauts hutsa da, eta atsegin zaio materia horren gainetik ortozik ibiltzea. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 13. orr.

Ortozik eduki ninduten ziegan... Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Gero, historia horretatik guztitik zeure burua desheredatu, eta bide berrien bila ortozik irten gura duzu mundura zure jendearekin. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 20. orr.

Isadora berria balitz bezala, munduko antzoki eta plaza guztietan ortozik dantzatu nahi zuen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 94. orr.

Baina orduan ere txakurrak ortozik. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus