Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortu 1 iz baratzea.

Edo oti eta matxinsalto izurritea Kalagurri aldean, laino beltz baten gisa, ortu eta soro, mahasti eta belardi, dena gorri utzi omen zuen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 232. orr.

Bazterrak oparoak ziren, ortu eta lorategi asko ikusi zituzten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 227. orr.

Lurrerantz sartzen den estuario argitsuko bi ertzetan hedatzen diren ortuak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 154. orr.

Ortuan hartutako letxuga, tomate eta piper txorizeroekin. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 392. orr.

Ez da, halabeharrez, lorazain gazte bat izango, hemezortzi edo hogei bat urtekoa, oso itxura ederrekoa, lehen zure ortuan lanean ikusi dudana? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 168. orr.

Ortuko produktuetan ere ekoizpena txikitu egingo da, «azken asteotako beroa oso handia izan delako». Berria - Harian   2005-07-23

Berotegietako ortuen izurriteak eta gaixotasunak ikertu dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Yatean bertan atontzen zituen Herbertek orduak gehiegi errespetatzen ez zituzten janari legeak, berak harrapatu ezean inguruko arrantzaleei erosten zizkien arrainez eta inguruko ortuetako barazkiez osatuak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lurrari berari baino gehiago baratzeko ortu-landareei gehien. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 309. orr.

· Neure kalabaza-ortuan dago lotuta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus