Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intentsibo (orobat intensibo g.er.) 1 izond nekazaritzaz mintzatuz, ekoizpenaren hazkundea eremu mugatu batean kapital edo lan hornidura handiaz lortzen duena.

Hazkundea, estentsiboa izatetik, intentsiboa izatera igaro zen, eta gizartearen sektore zabalagoei gertatu zitzaien onuragarri. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 100. orr.

Nekazaritza praktika intentsiboek lurraren emankortasuna ahultzen dute. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 67. orr.

Mexikoko nekazariak derrigortuta daudela laborantza ez intentsiboari uko egitera. Berria - Gaiak   2004-11-16

· Nekazari eta abeltzain intentsiboak aise konturatuko dira: beren ustiategiak humanizatzeko inbertsioa merkeagoa izango da merkatu intentsiboan segitzeko egin beharko luketen ahalegina baino. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 32. orr.

2 hed

Industria sektore intentsiboek Ekialdeko herrialdeen eskulan merkeari neurria hartu beharko diote, ezinbestean. Berria - Ekonomia   2004-03-23

Babes bereziko guneetan turismo intentsiborik ez dutela onartzen nabarmendu zuen Karrerak. Berria - Euskal Herria   2004-07-21

3 intentsitate handia ezaugarri duena.

Mekanizazio hori ekipamendu espezializatuan eta kapital intentsiboan oinarritzen da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 169. orr.

Eskulan intentsiboa behar duten hainbat produktu ekoizterakoan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 250. orr.

Errauste planta birziklatze intentsiboarekin bateraezina dela gaineratu zuen Lozanok. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Handitasun intentsiboa, eta honi jarraiki hautemapenaren objektu denei, hautemapenak sentsazioa barnebiltzen duen heinean, handitasun intentsiboa egotzi behar zaie, h[au] d[a], sentsuaren gain duten eraginaren maila. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 100. orr.

4 ikastaroez eta kidekoez mintzatuz, trinkoa.

Ibarretxek ikastaro intentsiboek emaitza ona eman dezaketela frogatu zuen ederki. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 81. orr.

Ikerketa labur eta intentsibo baterako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 281. orr.

5 arta intensiboko sail arta intentsiboko gunea.

Eramaten ditugu beraz arta intentsiboko sailera, eta hantxe jarraitzen dute biek bi astez, ahaleginean, gero eta hobeto denean. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 158. orr.

6 zainketa intentsiboko/intentsiboetako unitatea arta intentsiboko gunea.

Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Gizona ZIU Zainketa Intentsiboko Unitatean dago oso gaixo. Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Zainketa Intentsiboetako Unitatea utzi du. Berria - Kirola   2004-10-28

Orihuelako ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten, koma egoeran. Berria - Kultura   2004-06-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus