Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pila2 1 iz energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duen generadorea.

Zortzi urteko epean pila eta baterien ia erdia jaso eta birziklatzea hitzartu zuten, atzo, Europako Batasuneko ingurumen ministroek. Berria - Gaiak   2004-12-21

Arauak kadmioa edo merkurioa dituzten pilak debekatuko ditu. Berria - Gaiak   2006-05-04

Gomaz estaliriko bi kobre-hari inguratu, pilaren poloetara lotu, eta mutur bana erantsi nien potoei. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 46. orr.

Pilak eta kableak ere topatu zituzten, eta tenporizadorea bilatzen ari ziren. Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Barrualde hitsekoa ematen zuen, hasierako txinparta eragiteko pilak faltako balitzaizkio bezala. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 218. orr.

Argia joan zenean irratiarentzako pilak bilatu genituen, baina topatu nituen bakarrak erdi gastatuak zeuden. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 143. orr.

Ezkutalekutik irratiko pilak aldatzeko atera zen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 101. orr.

Deia segundo gutxikoa izan zen [...] telefonoaren pilak amaitu baitziren. Berria - Kirola   2004-04-15

Mirarik gabe hondoratu nion dardaragailua begi beltzean, pilari eman eta zalapartaka hasi zen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 61. orr.

Zangoko ileak kentzen pilaz zebilen Schick bizar-laban batekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 75. orr.

Urtean, 400 milioi pila saltzen ditu Sonyk. Berria - Gaiak   2004-09-30

Pilen kutsadura gutxitzeko plana murriztuta onartu da Bruselan. Berria - Gaiak   2004-12-21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Larruazalaren ukimena duen dardaragailu bat, pila alkalinoak dituena, iraun eta iraun eta iraun egiten duten horietakoak. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 100. orr.

Lehenbiziko pila atomikoa asmatu eta egin zuen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 284. orr.

Motor elektrikoek, pila nuklearrek eta beste zenbait gailu mekanikok, denek huts egiten dute, pisu handiegiagatik eta sortzen duten beroagatik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 246. orr.

Autobus horiek daramaten hidrogenozko pilak 205 kilowatteko potentzia ematen die. Berria - Gaiak   2006-02-10

Taupada-markagailu elektronikoak pultsu-sorgailu bat dauka [...] iraupen luzeko merkuriozko pilaz funtzionatzen duena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 244. orr.

Merkuriorik gabeko zilar oxidozko pila sortu du Sony goi-teknologiako produktuak ekoizten dituen etxeak. Berria - Gaiak   2004-09-30

Minbizia eragiten duten nikel-kadmiozko pilak erabat debekatzeko proposamena atzera bota zuten. Berria - Gaiak   2004-12-21

3 irud/hed

Oporralditxo batzuk hartzera noa, pilak kargatzera eguzkipean. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 120. orr.

Urteoro bezala pilak kargaturik heldu naiz. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 21. orr.

Agian sektoteak ere pilak jarri behar ditu. Berria - Ekonomia   2004-07-25

4 erregai-pila

Baina zer dira erregai-pilak? energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duten gailu elektrokimikoak direla esango genuke. Berria - Gaiak   2004-06-03

Motor gehienek berariazko erregaia behar dute, erregai-pilak barne. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 53. orr.

Helburua erregai-pila txikiagoak erabili ahal izatea da. Berria - Gaiak   2006-02-10

Argindarra sortzeko erregai pilan oinarrituriko generadoreak prest daude. Berria - Harian   2006-02-18

Eguzki-lore koipetik lortutako hidrogenoa erregai pila duten autoak mugitzeko eragingarriagoa izango da. Berria - Gaiak   2004-08-27

Muskulua, funtsean, motor lineal bat da, tenperatura baxuko erregai-pila batek darabilena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregai pila (5)

erregai pilak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus