Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

obelisko (orobat obeliska g.er.) 1 iz monolito garaia, lauki edo lauki zuzen formako oinarria duena eta goialdea piramide antzeko batez bukatua duena.

Napoleonen obeliskoa edo Taj Mahaleko kupula. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 160. orr.

Bi alboetara obelisko bana dituen arku baten azpitik. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 158. orr.

Bi bira oso egin zituen, denek izan zezaten obeliskoa begiesteko astia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 59. orr.

Afrikarat itzuli dute Italiatik lehenagoko Axumeko obeliska oroitharri famatua. Herria   2005-04-28

2 (hitz elkartuetan)

Eskalatzaileek oso kutuna duten Dolomitetako obelisko itxurako harri tzar baten berri eman dute egunotako egunkariek, harriak goitik behera erdibitzeko arriskua duela salatuz. Berria - Kultura   2004-07-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus