Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

uhindu, uhin(du), uhintzen 1 da/du ad uhin bihurtu; uhin eitea eman.

Uholderik ere ez dakusat inondik; harea bakarrik, hondarra, ilargiak argiztatua, eta haizeak uhindua, uraren antzera. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 33. orr.

Oskarbi zegoen, haize gozoa egiten zuen, eta belarra uhindu egiten zen hankapean, oihan debekatuaren beste aldean, aurrez aurre, zegoen zelairantz maldan behera zihoazela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 133. orr.

Gorputz-atal guztiak etengabe higituz eta uhinduz zutabeei bizirik eusteko. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 125. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Orduko ile luze eta uhindu bera. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 56. orr.

Ilajea lisoa, kizkurra edo uhindua, edo ilaje galdua, besterik gabe. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 45. orr.

Bizpahiru kilometroz edo bidearen goiti beheitiek olatu uhinduaren goxoarekin eramaten gintuzten. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 31. orr.

Añonek eraikuntzarako altzairu uhindua ekoizten du, eta ADA erosita, altzairua prezio merkeagoan lortzeko asmoa dauka. Berria - Ekonomia   2004-04-17

Gizon zuriek, bien bitartean, hesi trauskil samarra eraiki dute zelai uhindu baten tontorrean. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 156. orr.

Neskak ezin izan zuen barrenetik ateratzen zitzaion aldaken mugimendu uhindua ekidin. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus