Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intentsitate (orobat intensitate g.er.; Hiztegi Batuan intentsitate agertzen da) 1 iz egitate, gertakari, nolakotasun, sentsazio eta kidekoen indar maila.

Presio aldaketaren intentsitate edo indarra, berez, wattetan neur daiteke. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 124. orr.

Leherketaren intentsitatea ikusita. Berria - Mundua   2004-09-10

Argiaren intentsitatea eta maiztasuna nolakoak diren, metalak elektroi gehiago edo gutxiago askatuko ditu. Berria - Harian   2005-02-11

Begiak baduela mekanismorik garunari adierazteko noiz gehitzen edo gutxitzen den argitasunaren intentsitatea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 105. orr.

Iluntasunaren intentsitateak zapaltzen eta itotzen ninduela zirudien. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 99. orr.

Pentsa daiteke hain sudur sentikorra duen animalia zorabiatuta ibiliko dela intentsitate normaleko usainen artean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 144. orr.

Liburu bat lehen aldiz eskuetan hartzen duenean sentitzen duen zirrararen sakontasuna, intentsitatea, urduritasunaren neurria eta emozioaren handitasuna. Pako Aristi   «Note book» - 110. orr.

Gatazka ez dugu guk sortu, eta gatazkaren intentsitatea ere ez dugu guk erabakitzen. Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Askorentzat globalizazio prozesuaren intentsitatea eta hedapena erabat agerikoak eta ezinbestekoak dira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 203. orr.

Eta alda daiteke bilakaera hori gertatzen den lastertasuna zein intentsitatea. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 178. orr.

Atea jotzeko badago kadentzia eta intentsitate jakin bat. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 15. orr.

Informalismo abstraktutik intentsitate handiko kolore formak margotzera igaro zen. Berria - Kultura   2004-12-12

Partida gaitzak, gogorrak, intentsitate eta tentsio handikoak jokatu gura izaten ditu. Berria - Kirola   2004-10-24

Luzaz ixilik egon eta, ekintza armatuak berriz hasten ditu 1977an, intensitate gehiagorekin. Herria   2004-05-20

Pixkana, intentsitatea galtzen doa, ikuslea gogaitu arte. Berria - Kultura   2004-09-21

Mahaitxoa, armairu beltza eta intentsitate erregulagarriko lanpara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 358. orr.

Intentsitatea jartzen zuen egiten zuen guztian. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 286. orr.

Europako Kopan aritzeak intentsitatez aritzea eskatzen du. Berria - Kirola   2006-04-02

2 hotsaren nolakotasuna, bibrazioen anplitudaren araberakoa dena.

Soinu baten ozentasuna haren intentsitatearen (hau da, daraman energia kantitatearen) eta maiztasunaren mende dago. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 118. orr.

Intentsitate handiko soinu uhinak erabiltzen ditu LFAS sonarrak. Berria - Gaiak   2004-11-03

Ahotsaren tonua eta intentsitatea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soinuaren intentsitate mailak dezibeletan adierazten dira (dB, forma laburtuan). Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 121. orr.

Espektroaren zati horretan, bada, bilioitik baterako intentsitate-eskala jasan dezake belarriak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Luminantzia [...] objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 25. orr.

180 dezibeliotik gorako soinu intentsitateak. Berria - Gaiak   2004-11-03

Kolorea, argi distiratsu baten errainu-intentsitatearen poderioz, gris-aluminiozkora hurre zegoela esan liteke. Josu Landa   «Odolbildua» - 46. orr.

1990-2002 bitartean, energia intentsitatea %13 murriztu zen, hau da, hobetu egin da energia erabileraren eraginkortasuna. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Kontzentrazioa, pentsamendu-intentsitatea, ziurtasuna, tinkotasuna, itxurakeriarako gaitasunik eza. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 268. orr.

Beldur naiz, izan ere, irakurle arruntari interes intentsitate nerbioso hau adieraziko dion beste modurik ez ote den izango. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argiaren intentsitatea (3); intentsitate handiko (14); intentsitate handiz (5); intentsitate jakin (3); intentsitate maila (3); intentsitate txikiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus