Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilaka adlag kopuru handian. ik piloka.

Bera arduratzen zenean liburu-dendaz, pilaka ezagutu zituen Ruche jaunak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 225. orr.

Ehun bat indioilar gizen erreak, patata erre eta egosiak pilaka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 183. orr.

Hiri osoa asaldatu zen, eta jendea pilaka bildu. Elizen arteko biblia   Eg 21,30

Diskoak pilaka ikusi nituen haren gelan sartu orduko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 63. orr.

Taldeak pilaka daude, baina publikoak antzekoa da lehengo aldean. Berria - Kultura   2004-02-20

Zaurituak pilaka, hilak metaka, hilotzak ezin konta ahala! Elizen arteko biblia   Na 3,3

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus