Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intentsu (12 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan; orobat intentso 12 agerraldi, 4 liburu eta 8 artikulutan) izond intentsitate handikoa.

Ordubeteko bilera intentsua izan zen, baina kafe bat edateko tartea ere hartu zuten. Berria - Harian   2005-02-19

Bolada intentsoa izan zen. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 125. orr.

Rubalkabaren esanetan, «bereziki intentsoa eta irekia» izan zen Fiskaltzak Euskadiko Erkidegoan izango duen antolaketa eta jardueraren gaineko eztabaida. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Iraungo duten gauzen alde saiatzeak gehiago merezi baitu galdu egingo direnen alde saiatzeak baino, sarritan azken hauek gozamen intentsoagoaren erakarpena daukaten arren. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 94. orr.

Plazer intentsuegia izan zuen Alaznek. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 214. orr.

Bai intentsua Txillardegiren bizitza! gu berriz beti etzanda. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus