Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xare2 1 izond adkor trinkoa ez dena; saretua dagoena, lausoa.

Ke moduko bat besterik ezin izaten dut bildu, inolaz itxura hartu ezin duen laino xarea. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 93. orr.

Hotz-beroen batez bestekoa atsegina da, mahuka hutsean lasai ibiltzeko modukoa, nahiz eta goizetik jertsetxo bat edo jaka xare bat ondo datorkeen. Hain antsikabe, hain anker urratzea zibilizazioaren errezela xareak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 352. orr.

Lao-tse ekialdeko pentsalariak gogoko zuen sahatsen hosto jostalari eta urdurien itzal xarean meditatzea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 159. orr.

Begiratu xarea botatzea aski da zerrenda joria osatu ahal izateko. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 106. orr.

Prezioaz, iradokizun xarea baino ez: "Oso auto erosoa da, erosteko besteko dirurik baldin badugu behintzat". Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 63. orr.

Nafarroan dagoeneko bada bertako sare xarea. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 182. orr.

2 xare-xare adlag

Goizeko lauretan, erlojuan seiak ziren arren, artean erreka-lainoa xare-xare, lanbrobeheratan, formatzen osatzen eta trinkotzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 132. orr.

Tarte batzuetan tripaki-lainoak, xare-xare, eguzkiaren argia iragaziz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 409. orr.

Antiojo ilunak eta buru txuria, ilea xare-xare atzean bildua. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 72. orr.

Bestelako gertaera batzuetan morbosotzat joko genituzkeen xehetasunak xare-xare ematen zaizkigu, oparo, naro. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus