Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sestertzio 1 iz erromatar diru zilarrezkoa, denario laurdena balio zuena.

Denarioaren laurdena bi as eta erdirekin egiten zelako, sestertzioa deitu zioten. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1510. orr.

Kinario izeneko erdiak ere egin zituzten, dio autore horrek, bai eta sestertzio izeneko laurdenak ere. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 357. orr.

Zesarrek debekatu egin zuen etxean hirurogei sestertzio baino gehiago gordetzea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 253. orr.

Laurehun sestertzio jarri dituenak obra egiteko, beste ehun jarri behar baditu ere, atseginez jarriko ditu bukatzeko itxaropenik baldin badu. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4610. orr.

Zesarren garaian, lur-zatiak izan ziren zor guztiak ordaintzeko dirua; Tiberioren garaian, berriz, hamar mila sestertzio lurretan bost mila sestertzio dirutan balio zuen diru arrunta bihurtu ziren. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 69. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nebak, Apio eta Kaio, egiten zitzaizkien larruzko igel eta intxaurrezko orgatxoez zikoitz ziren ordurako; geroago, sestertzio-gose izan ziren. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus