Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seta 1 iz gogor eta amore eman gabe eusten zaion uste edo iritzia; asmo, erabaki edo kideko bati gogor eta amore eman gabe eusten dionaren jarrera edo jokabidea. ik tema; egoskorkeria.

Horretaz gain, kantatzeko seta izaten zuen, jai guztietan kantatzen zuen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 67. orr.

Gorrotagarria zitzaion gobernuak droga zabaltzen zuten tabernazuloak zaintzeko zuen seta, batik bat haxixa arimaren sendabidetzat zuelako. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 70. orr.

Gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta, betiereko itxitura biribiletik ihesi. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 65. orr.

Kexu azaltzen zitzaidan hotelera joaten ez nintzelako eta "artzain baten bizitza" egiteko setarekin jarraitzen nuelako. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 107. orr.

Frantsesez jakitea beti interesgarria izan daitekeela-ta... seta hori jarri zaiok buruan aitari. Txillardegi   «Putzu» - 103. orr.

Aitari bost axola zitzaion zinema: Sorbonneri buruz hitz egiteko seta sartu zitzaion. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 26. orr.

Nekez uler daiteke antzinakoek Kaspio itsasoa ozeanoaren zati bat zela sinesteko hartua zuten seta. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 40. orr.

Seta hori hartua zeukan, hankapean ikusi nahi zituen Euzkadi galtzen utzia zuten aliatuen hiriburu guztiak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 71. orr.

Zientzialariak [...] ezin atera dezake arrazoizko hitzik beste mundu bateko abstrakzio errealen setak harrapatu ez duenaren aurrean. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 45. orr.

Ukrainakoen seta eta temaren nondik norakoaz susmoak baditut, ostera. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 257. orr.

Ezin nuen nire benetako sekretua azaldu; hortaz, nire aldetik aurka egiteak tema hutsa zirudien, makurkeria eta seta. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 23. orr.

Gure moduko xoriño ergelak kapaz dira [...] haren atzetik abiatzeko esperimentuetako arratoien itsumen eta seta berberekin. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 259. orr.

Hobe genikek seta eta kemen hori guztia onerako erabiliko balu! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 516. orr.

Oso gustu txarrekoa zela bere seta eta bere gorrotoak era bortitzean halako lekuan agertzea. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 126. orr.

Harria bezalako seta eta irmotasuna igartzen zitzaizkion masail irtenetan, goibeltasuna bekokian, nahigabea begietan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 140. orr.

Beste behin ere, ezin ihes egin neskaren setari, nobia formalarena egiteko egoskorkeria hari. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 208. orr.

Ene Jainkoa, bizkonde, zeinen gogaikarria zaidan zure seta! Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 455. orr.

Gerra guztiek bere setak dituzte. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 14. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sobakevitxek hain seta handiz ekin zion dirua bazeukala esateari, non beste billete bat atera behar izan baitzuen, esanez: [...]. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 161. orr.

Harrotasunezko seta irrazional batengatik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 180. orr.

Bide horri berorri heltzera behartu zituzten ordea Saharaz hegoaldeko herrialdeak 1980ko hamarraldiaren hasieratik, seta harrigarriaz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 175. orr.

Baldin nire ilobak segi baleza nigana darakusan seta gaizto horri loturik, hartuko dut, bizkortzen naizen orduko, hura bere gelan ikusteko deliberoa. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 390. orr.

San Marco Plazan nengoen eserita [...] Sabethek, seta hutsez nik uste, klaustro osoa bisitatzen zuen bitartean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 162. orr.

Telefonoa ez zen isiltzen, nolabaiteko seta barearekin hots egiten zuen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 124. orr.

Horren froga, mahometarren eta judutarren seta setatsua, eta herri barbaroek eta basatiek erlijioz aldatzeko duten erraztasuna. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 142. orr.

Bere ohiko seta batere leundu gabe. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 52. orr.

Ez ginen demasazko setan tematu gajoarekin ordea, zauritua zetorren-eta. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 147. orr.

Aita bere setan. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zahardadeari dagokion seta puntu horrekin, bere polemika zaharretako esaldirik bikainenak zerabiltzan parrastaka. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus