Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortzirale (orobat ortzilare g.er. eta ortziral g.er.; Hiztegi Batuan ostiral hobesten da) 1 iz ostiralea.

Apirilaren 27a, ortziralea. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 134. orr.

Astelehen, asteazken eta ortziraletan izaten nuen hitzordua Etxeberrirekin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 120. orr.

Denbora hartan, ortziraletan mehe egiten ginuen. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 140. orr.

Ortziralea jin zen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 135. orr.

Iragan ortzirale gauan pausatu da 90 urtetan Graxiana Apeztegi, Irulegi Irungaraiko etxekandere izana. Herria   2003-01-14

Albeniz, espainiol musikariaz oroitu da Kanbo joan den ortziralean. Herria   2003-10-02

Ortziralean eta larunbatean, aratseko 9-etan, Heletan "gure baitako ilargiak", txotxongiko ikusgarria. Herria   2004-02-26

Baina ama ez ezik, ni ere hunkiturik atera nintzen, partikularzki biharamuneko sermoian, ortziralekoan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 218. orr.

Lehengo ortziralekoaren gisako kamiseta tiranteduna zuen soinean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 70. orr.

Ortziraletik iganderat, Azkainen, Kiroleta bilgunean, zaharki-feria. Herria   2005-07-21

2 (hitz elkartuetan)

Ortzirale gau hartaz bere bizi guzian orroitu zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 58. orr.

-Ortzirale arratsean helduko gaitun Donibane Lohizuneko geltokira. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 17. orr.

Ortzirale aratsean, Kanbon, "Beltzeria" antzerkia, Hiru Punttu taldearekin. Herria   2005-05-19

3 Ortzirale Saindu (orobat ortzirale saindu) Ostiral Santua.

Iduri zuten baketzerat ari zirela Ipar Irlandes-ak, iragan Ortzirale Saindu batez egin akordio baten ondotik. Herria   2002-08-01

Ortzirale Sainduz: Pasionearen irakurtzea eta Kurutzearen adoratzea, Itsasun aratsaldeko 3 orenetan eta Luhuson aratseko 8 orenetan. Herria   2004-04-08

Bestalde, ortzirale sainduko elizkizuna, 7-etan beraz, euskaraz eginen da Getarian. Herria   2004-04-01

Girixtinoentzat barur eta mehe egunak direla, hauste eta ortzirale saindu egunak. Herria   2004-02-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus