Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paleolito 1 iz paleolitikoa.

Gipuzkoako Paleolitoa, Neolitoa, Brontze aroa eta Burdin aroa jasoko lituzke [historiaurreko museoak]. Berria - Kultura   2006-02-17

Paleolitoko harpeetako biztanlea. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 251. orr.

Paleolitotik datorren jatorrizko mintzaira zaharra hizkuntza indoeuropar eta erromanikoen eraso etengabe eta suntsitzaileetatik defendatzera. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 108. orr.

Produktu horren gehien-gehiena lehorrean ekoitzi beharko baita, gizakia (lehorrean) Neolitoan duela milaka urte batzuk sartu arren, itsasoan Paleolito gordinean segitzen duela kontuan izanik. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 24. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ikerleek aurkitu dituzten karakol azaldegi ugariek, batez ere paleolito eta neolito arokoek, argi erakusten omen dute gure arbasoen jaki preziatu izana dela. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 64. orr.

Jaques Blotek, Bidasoaz haranzko mendietako euskal aztarnategi zaharrak ikertzen urteak eman dituenak, honela dio paleolito garaiaz ari delarik: [...]. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 63. orr.

3 Goi Paleolito ik paleolitiko 4.

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek miaketak egin dituzte harpe horren sabelean eta Goi Paleolito garaiko aztarna ederrak aurkitu. Herria   2005-10-13

Goi paleolitoko zenbait grabatu aurkitu dituzte Frantziako Vilhonneurren. Berria - Kultura   2006-02-07

Behe nahiz Goi Paleolitoko harrizko tresnak. Berria - Kultura   2004-08-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus