Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orube 1 iz etxeak eraikitzeko moduko lur eremua.

Gero Belfasteko gizon batek orubea erosi eta etxeak egin zituen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 53. orr.

Denbora zeraman orubeak horrela, bertan ezer eraiki gabe: jabeak ez ziren nonbait ados jartzen, herentzia-gorabeheraren batengatik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 167. orr.

Garai batean orube bat zen han, non ibiltzen baitziren jolasean auzoko beste haur batzuekin. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 53. orr.

Eraikina ez zen Hego Gaztelan gorde zitzaion orubean sartzen. Berria - Kultura   2006-04-25

Baina Cuerdak ez zuen merkataritza gune izateko bideratu nahi orube hori. Berria - Ekonomia   2004-02-22

Jakizu sei hilabete barru orube hauen balioa bikoiztu egingo dela; neuk hala ziurtatzen dizut. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 35. orr.

Kutsadura eta anabasa baino ez dituzte ikusten itsasontzi, ontziola, enpresa kimiko eta industria ohien orubeetan. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 82. orr.

Zaldun batek orube bat eskaini zienean, bertan eraikitzen hasi ziren eta han irauten dute gaurdaino. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1133. orr.

Orube horretan Espainiako administrazioaren zenbait bulego jartzeko beste eraikin bat egin zen. Berria - Kultura   2004-06-02

Lantegiaren ondoan zeuden orube batzuen salmentarekin Newellek beste 12 milioi eskuratu dituela salatu dute langileen ordezkariek. Berria - Ekonomia   2004-05-06

Baten batek bere orubea beste bati dohaintzan edo salmentan uzten badio, bere buruari bakarrik kentzen dio orube horretarako eskubidea, ez beste inori. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 80. orr.

Eskualde honetako ekonomiak astindu dituen krisia, ordainketa-balantzen krisia izan baino lehen, eskaintza mugatuko aktiboen (higiezinen, orubeen, akzioen) merkatuen kiebran gauzatu zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 161. orr.

Langileak, ordea, ziur daude ahal zuten diru publiko gehiena poltsikoratu dutela eta orain orubeekin espekulatu nahian dabiltzala. Berria - Ekonomia   2006-02-14

Guk ez genuen sarbiderik babestoki antiaereoetan: artean orube zirauten eremu zabaletan kuzkurtzen ginen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 194. orr.

2 (izenondoekin)

27. kalean barrena abiatu ginen, harik eta, hondamenaren lehenengo zama gogoan nuela, orube huts baten aurrean gelditu ginen arte. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 143. orr.

Trenbidearen bestaldean, eraikin handi bat zegoen, apartamentuz osatua, orube zabal baten erdian. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 68. orr.

Sevillako Udalari, esaterako, eraiki gabe dauden orube pribatuetan erabilera publikorako behin behineko azpiegiturak egiteko proposatu diot. Berria - Kultura   2004-02-27

3 irud/hed

Gatazka politikoari eta orube demokratikoaren eraikuntzari lehentasuna eman diezaioten, aipatu proiektu politikoaren gainetik. Berria - Euskal Herria   2004-05-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orube eta instalazioen (3); orube huts (3)

orubearen truke (4)

orubeekin espekulatu (3); orubeekin espekulatzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus