Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendekati izond mendekatzeko joera duena.

Benetako jainkoak (Zeus eta Hera) haserretu egin ziren, haserrekorrak eta mendekatiak baitziren Greziako jainko nagusi miserable haiek. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 226. orr.

Puritanoek erlijioaren izenean gotorlekuak eraitsi, soldaduak akabatu, umeak hil eta emakumeak bortxatu zituzten, Jainko mendekati baten mendekua suz eta burdinaz idatziz betiko lurralde haietan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 220. orr.

Gazteluko sukaldean ohartarazi zidaten: kondea mendekatia zen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 265. orr.

Libertinoa izateari utzi eta jasan dituen sufrimenduen ordaina hartu nahi duen Sade mendekatia bihurtzen da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus