Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilotakada 1 iz pilota ukaldia.

Julian Ibarluzeari Gillermo Amutxastegik Habanako frontoian jo zion pilotakada dela, dio Ernest Hemingwayk, bere bizi guztian ikusi duen zirraragarriena. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 235. orr.

Mutilak ondo jaurtitzen zuen, bete-betean beti, eta pilotakada bakoitzarekin panpina bat behera. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 298. orr.

Guardia Zibilak jaurtikitako pilotakadak buruan jo zuen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 94. orr.

Harriekin zein botilekin erantzun zieten polizien pilotakadei. Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Azkenean, lagunek pilotakada artean Iñaki auto batean sartu eta anbulantzia bateraino eramatea lortu zuten. Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Poliziaren sirena hotsak, ke pote eta pilotakaden danbada sikuak, etengabe jiraka ari diren argi urdinen aurrean... Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 143. orr.

2 (pilota-jokoan)

938 pilotakada partida huntan. Herria   2001-09-06

Hori da, hori, lehiakidearen pilotakada gaiztoari erresto are gaiztoagoaz erantzutea! J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 23. orr.

3 irud/hed

-Mallonaren kasua argitu guran nabil -nire pilotakadari erantzunez bota zidan-. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 141. orr.

Ez nintzen neskatxak uste bide zuen bezain zaharra, eta espero zukeen bezain bristi-brastako atarramenturik ere ez nirekin hark; pixkana-pixkana, haren pilotakadei nola erantzun asmatuz bainindoan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pilotakada ederrak (3); pilotakada hartu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus