Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilotari 1 iz pilotan jokatzen duen pertsona; bereziki, pilota jokoa lanbidetzat duena.

Xala pilotariak egin zuen ohorezko sakea. Berria - Kirola   2004-11-07

Nik pilotarien aldageletan lan egiten nuen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 132. orr.

Punduen arabera, pilotariak txalotzen ala gogorki iraintzen zituzten. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 189. orr.

Pilotariak beti plaza gizonak direla nahiago dute behin betikotz sinetsi! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 302. orr.

Pilotarien giroko Habanan. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 122. orr.

Han gelditu zen pilotarien arduradun eta, harrezkero, hura zuten Jai Alaiko nagusiek zakurrik leial eta beltzena. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 257. orr.

Horrelaxe amaituko dira Felix eta Patxi pilotarien partidarik zailena izan zitekeena. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 190. orr.

Enpresaren eta pilotariaren botileroak. Berria - Kirola   2004-03-17

Seme koxkorra besoetan duela, pilotariz jantzita frontoi batean... Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 92. orr.

Euskal Herria Zuzenean, Lapurtarren Biltzarra, Demoak, Herriarekin apaizen elkartea eta Pilotarien Elkartea Ibaetako Foroko kide dira atzotik hona. Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Bazkari on bat bururatzean, eskaini dira Pilotarien Biltzarraren ohorezko medailak. Herria   2001-10-11

Hiru aldiz urtean elgarretaratzen dira Pilotarien Biltzarra eta Pilotarien Batzarra anaitasun haundienean. Herria   2004-10-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Peio, Donibane Lohitzuneko pilotari ohi famatuak. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 37. orr.

Arretxe pilotari ospetsua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 42. orr.

Untzorondarrak ez du hortan hobenik, pilotari pollita heldu da dituen ahalekin. Herria   2005-03-24

Baina zer pilotari ederra heldu den ere Amulet gaztea. Herria   2005-09-01

Fernando da oraino pilotari azkarra. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 45. orr.

Hirugarrena, Julian, sekulako pilotaria. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 99. orr.

Aspaldixkoan, lehen maileko pilotari esku-huskariak, berezkoak deitzen diren horiek, arras makur doatzi Federazioarekin. Herria   2005-03-24

Euskal Pilotari Berezkoen xapelgo ofiziala da hor hasiko 16.30tan. Herria   2005-10-13

Fred's hondartzako ostatuetariko bat zen, pilotari euskaldunen biltxokoa. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 251. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Abadearen pilotari bihotzaren sendo ospea. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 12. orr.

Dominique Sasco arbonarra batetik eta Paxkal Ezcurra urruñarra bestetik, biak ere pilotari arrazakoak. Herria   2001-10-25

Batere seriostasun eta pilotari manerarik gabe agertu da baztandarra, gizendua berriz ere eta hatsik ez. Herria   2004-03-25

Berdintzen zirelarik bi pilotari andanak [...] oihu egiten zuen xaxariak jendea beroarazteko jokatzeari buruz: "Kintzez berdin! Trebesa libro!". Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 19. orr.

-Herrian hilobi bakarra egon zen -pilotari taxuan bota zidan, bote prontoan, basoa hartzeko keinuan eutsiz hitzei. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 140. orr.

4 (izenondo gisa)

Isidoro Urtsuak bere estilo xamur horretara Iruñeko Eliz Artxibo Handitik atera dituen XVII. mendeko apez pilotarien kontu bihurriak lekuko. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus