Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

Mendekoste (orobat Mentekoste g.er., Pentekoste g.er. eta Pentekostes g.er.) 1 iz

Erran ditake gisa guziz lehenbiziko Mendekoste hartan zela finkatu Eliza, mundu guzirat hedatzeko xedearekin. Herria   2001-05-31

Mendekoste hurbildua da segur baina zendako diozu hori? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 115. orr.

Urtero Mendekosteko kapitulua egitera biltzen ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 562. orr.

Ortziraletik iganderat, Donibane Garazin, Mendekosteko musika-besta bereziak. Herria   2004-05-27

Mendekosteko asteburuan, GARAZIQUE 2004 musika ekitaldiak Ipar Euskal Herriko musikari ainitz biltzen ditu Donibane Garaziko karriketan eta ostatuetan. Herria   2004-05-27

Mendekostez, igande guziz bezala, joanen zara dudarik gabe zure amarenganat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 115. orr.

Mendekostez, finalak. Herria   2003-05-29

Mendekostez, kermeza ongi iragan da, jendalde ederra bildu da, bai tripa saldarentzat, eta bai bazkariarentzat. Herria   2001-06-07

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Monasterioa eraiki zuen Klararen alabentzat, eta 1234ko Mendekoste jaian bera ere monasterioan sartu zen. Gure Mendekoste festaburuan -hau da, Asteen jai santuan- bazkari berezia antolatu zidaten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1173. orr.

Mendekoste bestetan. Herria   2004-02-19

Mendekoste zortziurrenetik Abendua arte eta Epifania zortziurrenetik Piztuera igandea arte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 81. orr.

Mendekoste bezpera. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 146. orr.

Mendekoste egunean eta Mikel santuaren jaian, irailean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 480. orr.

Denbora hartan, Mendekoste asteleheneko beila osoa oinez egiten zen, elizatik elizara. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 15. orr.

Itoitzera Mendekoste astelehenez. Herria   2003-05-15

Hau ekainaren leheneko, Mendekoste asteartez. Herria   2004-05-27

Fedearen aitormena ekainaren 8an Mendekoste egunarekin. Herria   2003-01-28

Mendekoste biharamuna jaieguna da Herbeheretan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 318. orr.

Mendekoste aldian anaia guztiak biltzen ziren Santa Marian, eta Erregela nola zintzoago bete ari izaten ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 524. orr.

Itotzen ari garen paria batzuk besterik ez gara, gainerakoak Mendekoste oporretan dauden bitartean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 320. orr.

3 Mendekoste-kari (orobat Mendekostekari) ipar Mendekosteren karietara.

Ez baita batere hala! ez zait haatik iduritzen Mendekostekari egiten ahalko dugun gauza dela. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 116. orr.

Mendekoste-kari, horra beste asteburu luze bat, astelehena ere besta-buru ekarria izanez. Herria   2004-05-27

Mendekoste-kari aldiz, eliza-langile eta bereziki katixima erakasleen eguna, bai eta hogoita-hamar lagun gazte eta helduen konfirmatzea. Herria   2001-01-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus