Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

interjekzio iz hiztunak bihotz egoerak bizitasunez adierazteko erabiltzen duen oihu hitza, perpausetik at ematen dena.

Karmeleren hitzak aditu bezain laster, amaren keinuak gogorretik bigunera eta ekaitzetik barera egin zuen, apurka-apurka irri bat bihurtzeraino, interjekzio bat haren ezpainetan: "A!". Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 15. orr.

Neurekiko daukat, ordea, bigarren mailako hiruzpalau atsegin horiei -metaforaren begi-jolas, erritmoaren belarri-gozo, interjekzioaren nahiz hiperbatonaren ustekabe harrigarriei- lekurik ez emateak frogatu ohi digula darabilen gaiaren grina nagusitzen dela idazlearengan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 30. orr.

Interjekzioa: zaldiei aurrera egin dezaten esaten zaien hitza. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus