Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osagai 1 iz zerbait osatzen duten zati edo elementuetako bakoitza; produktu bat osatzen duten gaietako bakoitza. ik osagarri.

Erlojuaren kasuan gertatzen den bezala, biziduna eta bere osagaiak garapeneko elkarrekintzen emaitza baitira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 287. orr.

Antolaketak agintzen du osagaien hurrenkera, osagai horien arteko erlazioa ahalbideratzen du, konbinaketa batzuk onartzen ditu eta beste batzuk ez ditu onartzen. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 88. orr.

Botikara joan zen edabeak egiteko osagaiez hornitzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 47. orr.

Hartzailerik gabeko testuak ziren, eta, horrenbestez, literaturaren funtsezko osagaietako bat falta zutenak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 72. orr.

Maiz alderatzen du bere gogamena paraleloan osagai asko lituzkeen ordenagailu batekin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 278. orr.

Nahi baduzu istorio polit bat kontatuko dizut, istorio beltza, hildako, detektibe, emakume eder eta gainerako osagai guztiekin. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 118. orr.

Obra horren osagaien arteko erlazioak osagaiak berak bezain garrantzitsua behar du izan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 91. orr.

Izen propioak eta adierazpen predikatiboak perpausen osagaiak dira; banakoak eta propietateak, berriz, ontologiarenak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 175. orr.

Minus ikurra aurretik duten osagaiak atera egin behar dira ekuazioetatik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 232. orr.

Enuntziatua agertzen da azken osagai baten gisara, zatiezina, bere baitan bakartu daitekeena eta bere antzeko beste osagai batzuekin harreman-joko batean sar daitekeena. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 94. orr.

Saussurek onartzen du sistemaren osagai bat aldatzea "nahikoa dela sistema berri bat sor dadin". Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 14. orr.

Nominalistak bi osagaiko ontologia -banakoak eta unibertsalak- proposatu beharrean, osagai bakarreko ontologia proposatu nahi du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 173. orr.

Esan daiteke diskurtso klinikoak gauzatu duela osagai ezberdinak [...] harremanean jartze hau: berak, praktika den neurrian, ezartzen du osagai horien artean harreman-sistema oso bat, aldez aurretik "benetan" emana izan ez dena, ezta eratua ere. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 64. orr.

Nahaste ikaragarri bat gara: azido nukleikoak eta oroitzapenak, desirak eta proteinak ditugu osagai. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 197. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egun oso bat galdu nuen motorraren osagai nagusiak biltzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 254. orr.

Kromosomen osagai nagusia da ADNa. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 75. orr.

Elikagaien osagai kimikoak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 110. orr.

Material informatikoa, osagai elektronikoak, erabilera zabaleko/etxeko kontsumoko elektronika. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 118. orr.

Anorexia kasuen erdietan osagai genetiko bat dagoela ikusi dugu. Berria - Gaiak   2004-06-29

Kalamuaren osagai aktibo nagusia [...] TCHa da. Berria - Harian   2005-04-17

Osagai zahar eta berriez prestatu dugu saltsa hau, eta bertako zuen ekarpenez errezeta aberastuko gero. Herria   2004-02-19

Legearen osagai zientifikoen existentzia planteatzea eta aurkikuntzaren erregela heuristikoak aztertzea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 163. orr.

Kapitalen esportazioa da, beraz, kapitalaren barne-kontzentrazioaren osagai logikoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 55. orr.

Bertsolariaren funtsezko osagaia ez da formulen errepertorioa, formula berriak etengabe sortzeko gaitasuna baizik. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 166. orr.

Estatu eredu ideal bat oinarrizko osagai etiko batzuen gainean funtsatzea zen zientzia horren helburua. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 218. orr.

Herri hizkerek badute osagai afektibo sakona. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 248. orr.

Dela datu-biltze estatistikoko metodoen araberako laginak ateratzeko, dela aldez aurretik osagai adierazgarrienak zehazten ahalegintzeko. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 17. orr.

Eraketa-sistema bati buruz hitz egiten denean ez da ulertzen bakarrik osagai heterogeneoen arteko justaposizioa, koexistentzia edo elkarreragitea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 84. orr.

Bellen teoriak hiru osagai oinarrizko ditu: [...]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 233. orr.

Zer multzo ezberdinetan ager daitezkeen aldi berean osagai jakin batzuk. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 17. orr.

Adibideko hitz bakoitza osagai isolatutzat hartuko du. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 34. orr.

Fonemen osagai bereizleak finkatzea. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 71. orr.

Sistemaren osagai alde bikoak ildo hierarkiko eta politiko jakinen arabera jarduten du. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hauxe dugu osagai-egituraren funtsezko ezaugarria, bere izaera "abstraktua" ematen diona. Egoera mugatuko automatek hizkuntzaren egituran ezartzen dituzten mugak ez dira sortzen osagai-egiturazko gramatika-ereduan. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 53. orr.

Sintaxi mailako hizkuntz deskribapena osagai-analisiaren (parsing) bitartez formulatu ohi da. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 47. orr.

Zeuek tratatzen duzue bera osagai-euskarri modura, gainerako guztiaren erreferentzia izan behar duena. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 198. orr.

24 mota desberdinetan sailkatu zituen, ekuazioen osagai kopuruaren arabera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 217. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izena hizkuntz osagai bat da leku ezberdinak bete ditzakeena gramatika-multzoetan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 104. orr.

Badirudi gure paradigman, hizkuntzaren hots-osagaiaren memorian, alegia, bilkura-aukerak ere gordetzen ditugula. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 127. orr.

Erraz bide da hersketa-osagai hori luzatzea txistukarirako trantsizioan. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 25. orr.

5 (izenondo gisa)

Alde batetik, burmuina gai da beren elementu osagaietan zatitzeko gertakari iraganen irudi oroituak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus