Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sexista 1 izond sexismoari dagokiona; sexismoa erakusten duena.

Berria-k ez ditu, berez, eta estilo zuzenean, erabilera sexista, xenofoboa edo oro har, baztertzailea duten hitzak erabiltzen. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 101. orr.

2004ko abenduaren 30eko legeak gogortu egin ditu adierazpen sexista eta homofoboen aurkako zigorrak. Berria - Harian   2005-08-11

Bortizkeria sexistaren aurkako kolektiboa. Berria - Harian   2006-03-09

Nafarroako Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak agerraldia egin zuen batzorde horren aurrean. Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Horrelako irain sexistak eta mehatxuak entzun behar izan zituzten atzo alarde mistoan parte hartu zuten gizon eta emakumeek Irungo Kale Nagusian. Berria - Harian   2005-07-01

Espazio hegemoniko horiek egituratzen dituzten eduki sexistak. Berria - Kultura   2006-02-26

Ez ditut batere maite kalifikatibo horiek, oso sexistak iruditzen zaizkit eta fabore guti egiten diete emazte idazleei. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 162. orr.

2 ez-sexista izond

Aldarrikatu dugu Euskal Herri euskalduna, ez sexista, zapalkuntzan baino justizia sozialetan oinarrituko dena, naturaren errespetuarekin bat egiten duen garapen eredu bat izango duena.. Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Kazetarientzako estilo liburu «ez sexista» kaleratu du Bilguneak. Berria - Euskal Herria   2004-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus