Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osagarritasun 1 iz osagarria denaren nolakotasuna.

Bi kapital mota horien arteko osagarritasuna onarturik, garapen iraunkorrerako irizpideak kapital naturalaren kontserbazioaren printzipioan egon behar du oinarriturik, ezinbestean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 59. orr.

Bien arteko osagarritasunean datza gakoa, hau da, trena bidaia luzeak egiteko erabili, eta kamioiak merkantziak trenera eraman eta trenetik hartzeko. Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Zientziak eta aurrerapenak gerraren eta Estatuen gaindipena zekarten, herri guztien elkar osagarritasuna, komertzio librea, eta askatasun eta anaitasun unibertsala. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 112. orr.

Unibertsitate gune bakoitzaren autonomia eta elkarren arteko osagarritasuna lortu beharko lirateke, bai EHUren kasuan, bai eta sistema zabalago batean ere. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 187. orr.

Naturaren eta izpirituaren artean ez dago oposiziorik, hots, bateko arraza biologikoa eta besteko "izpiritualitate kolektiboa"ren artean, oposiziorik ez egon ez ezik, elkarren osagarritasuna dago erabatekoa. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 213. orr.

Unibertsal eta partikular izatearen artean Goethek alternatiba beharrik ez, baizik elkarren osagarritasun ezinbestekoa ikusi du beti. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 162. orr.

Tokiko merkataritza bezala, kanpoko merkataritza ere osagarritasunaren printzipioan oinarritzen zen, ez konkurrentzian. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 20. orr.

Hondarribia eta Miarritzeko aireportuen arteko osagarritasunari buruz ere gogoetatzen ari dira. Berria - Euskal Herria   2006-03-09

2 (hitz elkartuetan)

Erakustea, azkenik, nola positibotasunen artean mendetasun edo osagarritasun-harremanak ezar daitezkeen. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 184. orr.

Lauak osagarriak dira eta osagarritasun ikuspuntutik funtzionatu behar dute. Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Objektu sakabanatuak elkarrenganako osagarritasun espiriturik galdu gabe, multzokatzeko gaitasuna erakusten dute, era berean. Berria - Kultura   2004-03-21

3 osagarritasunezko izond

Merkataritza, nazioarteko inbertsioa bezalaxe, osagarritasunezko irizpideen gainean oinarritzen zen funtsean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 13. orr.

Osagarritasunezko merkataritza, alabaina, ez da desagertu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 60. orr.

Nahikoa begi-bistako ageri zaigu natur baliabideen eta gizakiak sortutako kapital baliabideen arteko harremana osagarritasunezko harreman garbi bat dela. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osagarritasunaren printzipioak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus