Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jakobinismo 1 iz Frantziar Iraultzan sorturiko doktrina politiko erabat erradikala.

Gutxiengo menderatzailearen aurkako erreakzio proletarioak adierazpide bortitza aurkitu zuen hainbat garaitan eta hainbat lekutan, Erdi Aroko nekazari-gerretatik Frantziar Iraultzako jakobinismoraino. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 364. orr.

2 errepublikanismo errotik zentralista aldarrikatzen duen joera politikoa.

Beste alde bat ere izan zuen, bizkitartean, Frantziako Terroreak, bere kulturari doakiona, jakobinismoa deitzen baita geroztik behialako iraultzak hedatu zuen gaitz politiko itsusia. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 64. orr.

Zentralismoa eta jakobinismoa oraino ere printzipio sakonak baitira Frantzian. Berria - Euskal Herria   2006-04-01

PS alderdiko kide, zinegotzi eta eskualde kontseilari ohia ez da alderdiaren Pirinio Atlantikoetako zuzendaritzaren ildokoa, jakobinismoaren aurkakoa eta euskal departamenduaren aldekoa da. Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Frantses jakobinismoak izigarrizko kalteak eragin ditu gure Herrian. Herria   2005-02-27

Jakobinismoa izan zen [Kemal Ataturkek] Napoleonengandik hartu eta [turkiar] Errepublikari ezarri zion beste ezaugarrietako bat. Berria - Mundua   2004-12-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus