Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hits 1 izond zurbila; bizitasunik ez duena edo agertzen ez duena; goibela, tristea.

Kale zabal bat ikusten zen, etxe zuri handi batzuekin, eta argi elektrikozko bi ilara hitsekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 194. orr.

Unairen begiek argitasun hitsa bereganatua zuten berriz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 82. orr.

Ile-adats marroi hitsa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 134. orr.

Haren oroitzapenetan, kolore hitsez agertuko ziren urte haiek. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 39. orr.

Hortz-ilara hits eta lustre gabea agerian utziz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 164. orr.

Haren begi berdeen distira hitsa bilatu nuen argibide eske isilean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 169. orr.

Erabat itxi gabeko betazalen artean zuri ageri ziren ninirik gabeko begi itzali hitsak. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 40. orr.

Haren aurpegiera hitsa, horixe baizik ez nuen aurkitu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 55. orr.

Erreka tzar baterat eroria eta handik planta hitsean ateraia. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 30. orr.

Geltokira iritsi naiz egun hits eta euritsu honetan. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 37. orr.

Aro hitsa, ainitz tokitan elurra. Herria   2005-02-24

Euskal Zerbitzu Sekretuen buruzagiaren esaldia dilindan gelditu zen bulego hitsaren egurats pisuan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 39. orr.

Leku hits eta itogarrietan sentitzen zen eroso. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 63. orr.

Gertakari hits eta ilunak ere izan dira jasaiteko, hala nola Itoitz herriaren suntsitzea Nafarroan. Herria   2004-01-01

Umore pixka bat jarri nahi izan nuen sala hits hartan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 115. orr.

Gelatzat zuen hilkutxa hits hartara sartzen utzi zion. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 154. orr.

Chadefaud-ek hiltzera kondenatuen zerrenda hitsa azaldu zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 106. orr.

Igandean, usaian bezala izan nintzen Parisen baina hiria dena hutsa eta hitsa kausitu nuen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 90. orr.

Don Karlosek Zornotzan sinatutako akordio hitsaren ondoren. Txillardegi   «Putzu» - 21. orr.

Beldur ginen berri hitsa etorri zitzaigun. Txillardegi   «Putzu» - 247. orr.

Nire pentsamendu hitsetan murgildurik. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 44. orr.

Urrutiko lekuetan gertatutako sarraskien gainean gogoeta hitsetan aritzea geratu ezinik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 222. orr.

Gerla guziek sortarazten duten ondorio hits bat, gosetea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 180. orr.

Beterano askoren patu hitsa. Txillardegi   «Putzu» - 124. orr.

Baina ez-entzuna egin diot barnetikako eresi hitsari. Txillardegi   «Labartzari agur» - 31. orr.

Aza zuri ikaragarriak, trinkoak eta gogorrak, metal hitsezko bolak bezalakoak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 50. orr.

2 (izan aditzarekin)

Hits, triste, gelditu zen atzo euskalgintza Andolin Eguzkitzaren bat-bateko heriotzaren berri izandakoan. Berria - Ekonomia   2004-03-25

Ondoko egunak hitsak izan ziren biziki. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 157. orr.

Aroa zen ainitz tokitan hitsa. Aurpegi guztiak grisak eta hitsak ziren. Herria   2003-04-24

Ixtripu handiguziak hitsak eta latzak direla. Herria   2005-07-28

Negua hitsa izan zen enetzat. Txillardegi   «Putzu» - 359. orr.

Melodia hits samarra zen, motela eta ez oso bizia. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 144. orr.

3 adlag

Eta hantxe egongo duk Cecily, hits, dotore, lerden, bere ezpainei ausikika, ni gorrotatzen, bizitza gorrotatzen... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 382. orr.

Agureak, hits, baietz egin du buruaz. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 24. orr.

Erdi-hila, hits eta ilun, lehoin gaizoak bildu du kaska, ausiki, zauri eta min, orroño bat doi-doia dezakelarik egin. Herria   2003-04-03

Zeren zorionak zuri baitira; zuri, faltsu, ustel, hutsal, merke, hits eta huts. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 131. orr.

Kanpoan, berriz, errealitateko bizitzan, arrotz, huts, hil eta hits aurkitzen zuen mundua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 36. orr.

Hitza hitz edo gizona hits! 17647

4 (hitz elkartuetan)

Arras polliki iragan da, aroak hits-aireño bat ukanik ere. Herria   2003-09-11

Aro eztiagoa bainan hits aire batekin aste ondar huntan. Herria   2004-04-01

Estore astunek motelduriko argi hits-herabea ohe gainean nagi zetzan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus