Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

menderatu [1427 agerraldi, 175 liburu eta 522 artikulutan], mendera, menderatzen 1 du ad mendera ekarri, mendean jarri. ik menperatu; eskuperatu; azpiratu; nagusitu. (pertsonak, herriak eta kidekoak)

Espainiar konkistatzaileek armen indarraz berehala menderatu zituzten gaizki ekipaturiko eta susmo txarrik gabeko biktimak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 207. orr.

Ezin nion eutsi, eta are gutxiago menderatu. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 246. orr.

Eta horra nola menderatu zuen San Migelek, normandiarren zaindariak, deabrua. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 140. orr.

Hire gainera noiz eroriko zagok hura, baina hik mendera dezakek. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 22. orr.

Bi etsai batera menderatu ezinik, batekin elkartu zen besteari aurre egiteko unean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 84. orr.

Besterik izan zen haizete gaizto batek Finisterre aldean menderatu gintuenean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 12. orr.

Gero, nekeak menderaturik loak hartzen zuenean, ahotsa entzuten zuen berriro. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 289. orr.

Ezin bere burua menderatu, horixe da dena. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 8. orr.

Bere burua osoki menderaturik, begiak itxi zituen bere ama maiteari begitartea uzkurtzen zion larritasun ikaragarria ez ikusteko, eskuak ezkutatu zituen bere bila ari ziren esku dardarati haiek ez estutzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 208. orr.

Ivan Ogareff lurretik jaiki, eta, itsua aise menderatu ustean, eraso egin dio. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 449. orr.

Bi inperio handi eta beste estatu handi batzuk menderatu zituen. egunen batean kateak etengo zituela eta mundu osoa menderatuko zuela. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 59. orr.

Garaituei barkatu eta harroak menderatu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 347. orr.

2 (gauzak)

Natur ingurunea menderatzeko gizakiek duten ahalmena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 298. orr.

Mendebaldeko Kristau Zibilizazioak itsasketa ozeanikoaren teknika menderatu zuen arte. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 172. orr.

Mendebaldeko teknologiaren azken gailuak menderatuz, baina, aldi berean, Mendebaldean nagusi zen ideologia ortodoxoa saihestuz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 216. orr.

Judu ortodoxoen artean sentsualitatea, sexualitatea, guztiz menderatu eta ezabatu beharreko gauza dira. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 11. orr.

Idazleok ere, sintaxia eta hiztegia zertxobait menderatu orduko orriak eta orriak idazteari ekiten genion, inor kilikatzen ez zuten emaitza lehorrak lortuz. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 10. orr.

Ez duk hire sentimenduak menderatzen jakin, eta sentimendua, horrela, bakarka, lagun eskasa duk. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 444. orr.

Gure zaharrek botikarioak dirudite eta drogazale zimurtuak dira, bihotza pixkortzeko, odola mehetzeko, lo lasai egiteko edo tristura menderatzeko aitzakian. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 26. orr.

Ondoren, itxiturak hasieran emandako larritasuna menderatu zuenean, Juanek sabaitik sartutako marmiten edukia aztertu zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 266. orr.

Ikara menderatu ezinik. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 18. orr.

Zor publikoaren hazkundea menderatu nahian. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 152. orr.

Diruak, ordea, ez asmo onek eta ez intentzio hobeek menderatu ezin ditzaketen hainbat eranskin izaten ditu. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 106. orr.

"Noiz menderatuko ote nik saltsa hori?", neure artean. Txillardegi   «Putzu» - 78. orr.

3 (hizkuntzak)

Eta ingelesa hitz egiten den herrialde batean, nola iritsi liteke aiton-amona izatera ingelesa menderatu gabe? Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 325. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Etsai barbaro menderatuen ondorengoak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 42. orr.

Burgesiako kasta prestatzen ari zen behartsuen kasta menderatu eta esklabo egiteko. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 270. orr.

Lehen baliabidea herri menderatu baina bertute martzialak galdu ez dituztenengandik erreklutak atera eta beren armadak indartzea izaten da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 43. orr.

Berri onak izan behar lukete hauek nazionalismo menderatuentzat. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 61. orr.

Menderatuek isildu egin behar dute. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 188. orr.

5 ezin menderatuzko izlag ik menderaezin.

Karxi, oasi batean, dortoka eta muskerrez jositako zingiren erdian, hiru murruz babestua, ezin menderatuzkoa dela esan liteke. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 49. orr.

6 menderatu ezinezko izlag ik menderaezin.

-Buru argia oso, baina menderatu ezinezkoa, eta haren handinahia itsua zen, atzera behin ere egiten ez zuena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus