Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

internazionalismo 1 iz muga nazionalak gainditzearen eta nazioarteko elkarlana sustatzearen alde egiteko joera.

Bi eginkizun nagusi dauzka langileriak: bere diktadura ezarri eta internazionalismo proletarioa gauzatu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 246. orr.

Unibertsalarekin loturik internazionalismoaren arazoa agertzen da. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 126. orr.

Muga nazional guztien gaindi internazionalismo sozialista baten aukera ikusi behar zen urrunean. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 128. orr.

Abertzaletasuna eta internazionalismoa uztartu zituen. Berria - Kultura   2006-03-12

Internazionalismoak zerbait badu, politika lana du. Berria - Euskal Herria   2004-04-30

2 (hitz elkartuetan)

Garai batean nahiko indarra izan zuen internazionalismo ideia horrek. Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Halako internazionalismo besarkada bat eskaini beharko genieke desesperaziotik alde egiten dutenei. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus