Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pinaburu 1 iz pinuaren ordenako zuhaitzen fruitua, kono itxurakoa, haziak gordetzen dituzten ezkata gogorrez osatua.

Pinaburu bat erakutsi nion zuhaitzaren adar batean zintzilik. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 144. orr.

Mendixkak ezker eta eskuin, pinaburuak iduri dutela, beren ozkekin. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 125. orr.

Usain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari, eta orobat pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari, maiteminduen izerdiari ekinaldi grinatsuetan darion darion lurrina bezain hordigarria. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 144. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hantxe ziren, fusilak eskuetan eta gerrikoan pinaburu-bonbak eskegita, erreketeak, karlistontzat altxor hain preziatua den hori defenditzeko prest. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus