Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xaribari 1 iz tobera-munstra.

Abiatu bezperan xaribari bat ospatzen zen Zuberoako Altzürükü herrian, eta Josebak hara joatea proposatu zigun irteerako urduritasuna arintzearren eta Erdi Aroko antzerki modu haiek zuzenean ikusteko oso aukera gutxi izaten zelako. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 441. orr.

Ihauterietako xaribarietako arizaleak iduri, bertze norbaitena jokatzen nuen astean behin, eta nire pertsonaiari ahalik eta fidelena izatera ahalegintzen nintzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 99. orr.

Xaribaria segizio batekin hasi zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 442. orr.

Halako batean, ordea, kanpaiak entzun ditu, gazte xaribari zaleen zalapartaren gainetik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 217. orr.

Satira noizbait ez baitzen bekatu; xaribari eta toberetan bezala, haizu bainoago beharrezko ziren bertsolariek inori eragin ziriak eta zauriak. Berria - Kultura   2004-09-08

2 irud/hed

-Tragedian bete-betean sartuta geundean, eta horra hik xaribarira jauzi egin! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 299. orr.

3 zalaparta, zarata.

Usteko duzu beharbada metatze hau diskordantea dela eta kontzertu nahasi hauetarik ez dela ateratzen ahal gaitzeko xaribari bat besterik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 205. orr.

Hitz egina zidan lehenak, eskuineko besotik heldua nindukanak, mendean hartu zuen noizbait xaribari hura guztia. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus